MENDI LASTERKETAK
Ander Noain eta Inma Pereirok irabazi dute Arbizuko duatloia
Pasa den larunbatean, 15:30ean abiatu zen Arbizuko 23. Duatloia, Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa ere izan zena
Aurreko larunbatean jokatutako Altsasuko Duatloiari Arbizuko Duatloiak hartu zion txanda eta eguraldi paregabearekin jokatu zen Arbizuko Udalak antolatutako probaren 23. edizioa.
Guztira 120 duatletek eman zuten izena eta bi proba zituzten aukeran. Batetik ohiko proba, Arbizuko Duatloia (8 km korrika -32 km bizikletan-4 km korrika), Nafarroako Distantzia Motzeko Duatloi Txapelketa izan zena, eta bestetik Arbizuko Ibilbide Herrikoia (4 km-16 km-2 km), proba nagusiaren distantzia erdia zuena.
Segurtasun arauak betetzeko, Olatzea Hotelaren parean eremu itxia prestatu zuen antolakuntzak, burbuila edo zonalde blindatua. Bertan duatletek euren beroketak egin zituzten, boxen eremua edo trantsizioak egiteko eremua bertan izan zen eta baita irteera eta helmuga eta gainontzeko zerbitzuak. Irteera kronometratuak izan ziren, 10 segundoro hiru partaide atera zirelarik.
Maila absolutoan, Saltoki taldeko Ander Noainek eta Inma Pereirok eskuratu zuten garaipena sekulako erakustaldia eskainita, haien atzetik sailkatu zirelarik Mikel Astiz eta Ines Moreno. Proba motzean berriz, Julen Andueza eta Claudia Martinez nagusitu ziren.
SAILKAPENAK:
GIZONEZKO ABSOLUTOAK
1 NOAIN LACAMARA, ANDER SALTOKI TRIKIDEAK Korrika 0:25:38 Txirrindulan 0:56:04 Berriro korrika 0:12:37 GUZTIRA:1:34:20
2 ASTIZ ERRO, MIKEL DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO (0:27:07+ 0:57:27+0:13:54): 1:38:29
3 DEL BARRIO SANZ, JOSEBA TRI-UR GAZIA (0:27:31+ 0:57:19+ 0:14:03): 1:38:55
4 SI 4 7 ORDUNA GARJON, XABIER HIRUKI VALLE DE EGUES TRIATLON (0:27:38+ 0:58:27+0:14:09): 1:40:15
5 SERÓN ESQUIROZ, MIGUEL VALLE ARANGUREN 4 SNM (0:26:56+ 0:59:23+ 0:14:12): 1:40:32
EMAKUMEZKO ABSOLUTOAK
1 PEREIRO GONZALEZ, INMACULADA SALTOKI TRIKIDEAK Korrika 0:30:31, Txirrindulan 1:10:39 eta berriro ere korrika 0:16:14. GUZTIRA:1:57:25
2 MORENO SANCHEZ, INES LEA la BLANCA (0:32:30+1:10:05+0:16:54): 1:59:30
3 ELIA SARASIBAR, MAIALEN DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO (0:32:10+1:12:33+0:16:56):2:01:39
4 ASTOBIZA SANCHEZ, BESAIDE SALTOKI TRIKIDEAK (0:30:43+1:15:31+0:16:20): 2:02:35
5 PERURENA RODRIGUEZ, CARLOTA DONIBANE K.E. – ONHAUS TRIATLO 2:05:52
GIZONEZKOEN PROBA HERRIKOIA
1 ANDUEZA VALENCIA, JULEN SALTOKI TRIKIDEAK 0:49:27
2 ARISTU LAIGLESIA, ODEI SALTOKI TRIKIDEAK 0:53:00
3 BERTRAND, THIBAUT SNM 0:53:14
EMAKUMEZKOEN PROBA HERRIKOIA
1 MARTINEZ REBOLLO, CLAUDIA SALTOKI TRIKIDEAK 1:00:52
2 BARGUILLA GARRIDO, IRATXE CLUB NATACION PAMPLONA 1:11:09
Diego Cuadrado eta Laura Garcia azkarrenak Gasteiz Hiriaren 14. edizioan
LASTERKETAK Goizeko 11:00etan eman dio hasiera Jon Esturo EH Kirola Elkarteko kideak Gasteiz Hiria XIV. Herri Lasterketari. 500 bat lagun aurkitzen ziren irteera marraren atzean Gasteiz zeharkatuko zituen 10 kilometroak egiteko prest. Eguraldia lagun, adin...
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...
Erguin y Luquin se imponen en Azpeitian
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Ninguno de los dos dieron opción a la sorpresa Aunque la lluvia no dio tregua durante todo el día, 104 fueron los corredores inscritos en la sexta prueba del circuito de duatlón de montaña de Euskal Herria celebrado en Azpeitia. Los...