HERRI KIROLAK/AIZKORA
Amundarainek eta Soroak irabazi dute Izar Berriak aizkolari txapelketa
“IZAR BERRIAK” lehiaketa berriari hasiera eman zitzaion pasa den urriaren 23an Basaurin, txapelketa honetan guztira sei aizkolari bikote aritu direlarik nor baino nor gehiago: Txomin Amundarain eta Ibai Soroa, Joxean Etxeberria eta Axel Larrañaga, Hodei Ezpeleta eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Oier eta Xuban Kañamares, Julen Olano eta Julen Gabirondo, eta Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.
Guztira bi jardunaldi lehiatu dira, bi saio horietan lortutako denborak batu direlarik.
- Basauri (Artunduaga frontoia), urriaren 23an, larunbata, 12:00etan.
- Azpeitia (Izarraitz frontoia), azaroaren 1ean, astelehena, 12:30etan.
Basauriko lehen ekitaldian, Amundarain eta Soroa izan ziren azkarrenak, hamalau minutu eta 58 segundo behar izan zituztelarik lanak amaitzeko. Suharri eta Basozabal (15’24”) sailkatu ziren bigarren postuan, Ezpeleta eta Izeta VI.a (16’10”) hirugarren izan ziren, Olano eta Gabirondo (16’40”) laugarren, Kañamares anaiak (17’05”) bosgarren eta Etxeberria eta Larrañaga (19’20”) seigarren, hurrenez hurren.
Txapelketako bigarren eta azken jardunaldia lehiatu zen pasa den astelehenean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan eta azkenean bi jardunaldietako denborak kontuan hartuta, Txomin Amundarain eta Ibai Soroa izan dira txapelketako irabazleak.
Hala eta guztiz ere, Azpeitiko jardunaldia Suharri Rodriguez eta Jokin Urretabizkaia Basozabal aizkolariek irabazi dute, 17 minutu eta 4 segundo behar izan zituztelarik lanak amaitzeko. Amundarainek eta Soroak, berriz, sei segundo gehiago –17 minutu eta 10 segundo– behar izan zituzten. Azpeitiko eta Basaurko lanetako denborak batuta, Amundarainek eta Soroak 32 minutu eta 8 segundoko denbora egin dute eta Rodriguezek eta Basozabalek, berriz, hogei segundo gehiago –32:28–.
Gainontzeko bikoteek egindako denborak honakoak izan ziren: Hodei Ezpeletak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.ak –hirugarrenak, 33:37–, Oier eta Xuban Kañamaresek –laugarrenak, 35:09–, Julen Olanok eta Julen Gabirondok –bosgarrenak, 36:24– eta Joxean Etxeberriak eta Axel Larrañagak –42:16– .
Mikel Larrañagak eskuratu du finalerako hirugarren txartela
Aizkoran Larrañagak Otañori irabazi zion, harrian Urrak 42 jasoaldi egin zituen eta Magunazelaiak 44, eta Karmele Gisasolak 49 altxaldi egin zituen
Urrezko Aizkolarien finalera sailkatu da Julen Alberdi Txikia IV.a
Aizkoran Txikiak Mugertzari irabazi zion, harrian Peñak 43 jasoaldi egin zituen eta Eizmendik 42, eta Udane Ostolazak aurreko marka hobetu zuen
Mikel Lopetegi ‘Urra’ nagusitu da Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketan
Harriaz aparte, sega txapeketa, giza proba eta idi-dema lehiatu ziren Usurbilgo Herri Kirolen Egunean