MENDI LASTERKETAK
Amasako Mendi Duatloia bertan behera geratu da
Larunbat honetan, urriak 24, jokatzekoa zen Amasako Mendi Duatloia, baina azkenean bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Antolakuntzak azaldu duenez, beldurrez zeuden horrelako zerbait gertatu ahal izango zela pentsatuta, izan ere, azkeneko asteotan COVID19 gaitzak eragindako egoerak okerrera egin du erabat.
Kontutan hartu behar da ere, Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi dituen neurri berrien arabera, federatu gabe dauden kirolarien lehiaketak ezingo direla egin, eta ezaugarri hori du Amasako Mendi Duatloiak.
Mendi duatloiak batez ere kirolari herrikoientzat pentsatutako probak dira, eta ez dago zertan federatuta egon behar. Arau berri hori indarrean egongo denetik ezingo zen proba egin eta ziurgabetasunez beteriko egoera honetan probaren antolakuntza lanekin ez jarraitzea erabaki dute. Orain arte lau mendi duatloi egin dira, eta Amasakoa egitear zegoela bertan behera uztea penaz hartutako erabakia izan dela gaineratu dute antolatzaileek.
Izena emateko epea ireki eta zenbait egunera, egoera egunez egun aldatzen zihoanez eta berri ofizialak izan arte Amasako Mendiduatloiko inskripzioak geratu egin zituzten duela egun batzuk.
Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituaren barruan, Adunakoa litzateke hurrengoa, azaroaren 7an, azkena izango litzatekeena. Tamalez, proba hau egingo den ere zalantzan dago, arestian aipaturiko araua martxan jarri ezkero oso posible baita berau denboran luzatzea eta Amasako duatloiarekin gertatu bezala Adunakoa ere bertan behera utzi behar izatea.
Amasako Mendi Duatloiaren iazko edizioa
2019an lehiatu zen XXVII. Amasako Mendi Duatloia, bakarka Eneko Gurrutxaga eta Maria Gomez izan zirelarik irabazleak, eta bikotekakoan Xabier Garagarza eta Gexan Albisu.
Lasterketan parte hartu zutenek, lehenik, korrika 4,18 kilometro egin zituzten, ondoren bizikletaz 17,79 kilometro zirkuitu bati bi bira emanez, eta amaitzeko korrika beste 2,43 kilometro.
Hona hemen sailkapenak:
Bakarka, gizonetan:
1. Eneko Gurrutxaga Ugarte, 01:18:32
2. Iñaki Isasi Flores, 01:18:53
3. Jon Aperribai Uribetxebarria, 01:21:40
Bakarka, emakumeetan:
1. Maria Gomez, 01:52:54
2. Jessica Hernandez, 02:03:37
Bikoteka:
1. Xabier Garagarza eta Gexan Albisu, 01:20:52
2. Aitor San Sebastian eta Mikel Irurtzun, 0123:39
3. Iñigo Aseginolaza eta Irati Larrañaga, 01:24:07
Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean
LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko [gallery...
III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan
LASTERKETAK Joan den igandean, maiatzak 24ean ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...
Abian da Burdin Hesia I. Mendi Martxa eta Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa
LASTERKETAK Izena eman mendi martxan Izena eman mendi lasterketan Maiatzaren 24an abiatuko da Bilbotik Laudiora aurtengo Burdin Hesia III. Mendi Lasterketa Miribillatik. Aurtengoak aldaketa nabariak ditu....