MENDIA
Alex Txikonek bertan behera utzi du Everest igotzeko saiakera
Txikonek hirugarrenez uko egin behar izan dio Everest neguan igotzeari
Alex Txikonek amore eman du Everest mendia neguan igotzeko asmoari elur-jausien arriskua dela-eta. Horrenbestez, hirugarren saiakeran ere, ezinezkoa egin zaio Txikoni neguan Everesteko gailurra zapaltzea.
Alex Txikonek bertan behera utzi du Everest neguan igotzeko espedizioa, azken hiru egunotan botatako elurrak oso baldintza arriskutsuak eragin baititu Lhotseko horman eta elur-jausien arriskua nabaria zen.
Oso eguraldi txarra egokitu zaie mendizaleei eta ez dute izan hirugarren kanpalekura (7.000 m) heltzeko aukerarik. 45 zentimetroko elur ezegonkorra topatu dute Lhotseko horman eta hirugarren kanpamendura igotzea arriskutsuegia zen. Izan ere, egoera l bizi izan dituzte elurroldeen erruz, horietako batek amildegi batean zintzilikatuta utzi duelarik Txikon bera.
Iragan asteartean, behin betiko saiakerari ekin zioten baina ezustean elurra botatzen hasi zen eta apenas zuten ikuspenik, egoera horretan Alex Txikonek Everest neguan igotzeko espedizioa bertan behera utzi behar izan duelarik. Bigarren kanpalekutik (6.450 m) hirugarrenera (7.000) abiatu zenean hartu zuen erabakia.
Alex Txikonen baimena otsailaren 29an amaitzen denez, ez dago denborarik saiakera gehiago egiteko, baimena luzatzeak sekulako dirutza suposatzen baitu, 11.000 euro inguru.
Hirugarrenez beraz, ezinezkoa izan zaio Txikoni Everestera igotzea neguan eta oxigenorik gabe. Lehenengo saiakeran, 2017. urtean, aukera izan zuen laugarren kanpalekura (8.000 m) heltzeko. Hurrengo urtean, berriz, pixka bat beherago geratu zen. Eta hirugarren honetan, bidea ekipatzen ari zirela, kota txikiena lortu du: 7.000 metro.
Orain helburua kanpaleku nagusira onik iristea da, izan ere, botatako elurteengatik Khumbuko glaziar erraldoi puskatua oso arriskutsua baitago.
Andikona Albizurik eta David Garciak irabazi dute Tabirako mendi lasterketa
Durangoko Tabira auzoko jaien barruan antolatutako ekimenean, 120 korrikalarik parte hartu zuten
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan