MENDIA
Alex Txikon, Manaslura bidean
Manaslura bidean da berriro Alex Txikon, urte honen hasieran bertan behera utzi zuen saiakerari jarraipena eman eta tontor hori neguan lehenengoz igotzeko asmoarekin.
Alex Txikon mendizaleak neguko abentura berri bati ekin dio eta oraingoan ere Himalaia du jomuga Azpeitian bizi den lemoaztarrak, Manaslu (8.156 metro) mendia, hain zuzen ere.
Bi hilabeteko espedizioaren ostean, otsail bukaeran bertan behera utzi zuten Txikonek eta haren espediziokideek munduko zortzigarren mendi garaienaren tontorra zapaltzeko ahalegina, eguraldi kaxkarrak behartuta. Orduko hartan, bi aldiz lortu zuten 7.000 metro ingurura igotzea, baina ezin izan zuten aurrerago joan.
Aurreko espedizioan bezala, Simone Moro italiarrak eta Iñaki Alvarez zumarragarrak osatuko dute Txikonen espedizioa. Sajid Sadpara (Muhammad Ali Sadpara zenaren semea) ere joatekoa zen baina osasun arazo batzuk tarteko ezin ezingo ditu bidaian lagundu.
Iñaki Alvarez Manasluko aurreko saiakerara arte inoiz ez zen neguko espedizio batean egon, baina Morok dagoeneko lau zortzimilako igoak ditu: 2005ean, Shisha Pagma (Txina, Himalaia, 8.027 metro); 2009an, Makalu (Nepal, Himalaia, 8.463 metro); 2011n, Gasherbrum II (Pakistan, Karakorum, 8.035 metro), eta 2016an, Nanga Parbat.
Zortzimilako batera egingo duen neguko hamaikagarren espedizioa izango du honakoa Lemoako alpinistak. Urte hauetan guztietan, Gasherbrum I, Everest, K2, Manaslu eta Nanga Parbat mendiak izan ditu helburu, baina azkenengo horretan soilik igo zen gailurrera, 2016ko otsailean.
Katmandura iritsiko dira aurrena eta hango egoitzean topera egingo dute lan dena prest utzi ahal izateko oinarrizko kanpamentura joateko. Jarraian, Samagaunenera joango dira, Manasluko oinarrizko kanpamentura iritsi aurretik dagoen azken herrira. Dena ondo bidean, Txikon eta gainontzeko espediziokideen asmoa da abenduaren 21ean heltzea oinarrizko kanpamendura (4.900 metro) eta ondoren eguraldiak laguntzen badu igoera azkar bat saiatzea ibilbide klasikotik.
Oihana Azkorbebeitia hirugarren, Munduko Kopako bederatzigarren proban
Oihana Azkorbebeitia hirugarren sailkatu da Royal Sky Marathon Gran Paraiso lasterketan. Seigarren dago orain Skyrunner Munduko Kopako Sailkapen Orokorrean
Iñarra eta Zorroza lehen postuetan Munduko Kopako zortzigarren proban
Mendi Lasterketako Euskal Selekzioko Ander Iñarra eta Mariza Zorroza nabarmendu dira BUFF® Epic Trail 42 km Munduko Kopako proban
Euskal Selekzioko Mayi Mujika eta Julen Martinez de Estibariz bosgarren postuan Olympo mendian
Gaurko puntuekin, biak izango dira, urrian, Limone Sul Gardan (Italia) jokatuko den finalean