EUSKAL PILOTA
Aldaik eta Mendizabalek osatuko dute Nafarroa Arenako finala
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Pilota izan zen asteazkeneko Lizarrako gazte jaien egitarauko plater nagusietakoa. Jendez lepo eta giro bikainarekin Remontival historikoan, bertako Udalak omenaldi ederra egin zien Lizarrako garai guztietako emakume pilotariei. Ekitaldi xume baina oso hunkigarri batean, 43 emakumek opari bat eta auzokideen esker ona jaso zuten, bide batez Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketa honen helburu nagusietako bat betez, hainbestetan ahaztutako emakume horien ahalegina eta kemena ikusaraztea, alegia. Udalerri gutxik izango dute emakume pilotarien zerrenda hain zabala eta askotarikoa.
Kirol arloan, jaialdiak bi partida antagoniko izan zituen. Elite mailako finalerdia kirol honekiko zaletasuna pizten duen partida horietako bat izan zen: tanto ikusgarriak, borroka koadro luzeetan eta aurrealdean era guztietatako erremateak, denetarik izan zuen, alegia. Partida zirraragarria izan zen, berdinketa ugari izan ziren, –azkenekoa 19ra –. Azkenerako, Aldai-Mendizabalek (Mendibururen ordez jokatu zuen, eskuetako mina zuelako) 22-19 irabazi zieten Arrizabalaga-Zabalari.
Oso bestelakoa izan zen gazte mailako finalerdia, pilota mistoarekin lau terdiaren barruan jokatu zena. Goiuri Zabaletak ez zuen aurkaririk izan eta Leire Oskozi 18-2 gailenduta, Nafarroa Arenako finalean izango da ekainaren 5ean.
Omenaldia jaso duten Lizarrako emakume pilotariak
1-Alicia Calanda
2-Asun Diez
3-Inés Larrión
4-Susana Muneta
5-Mertxe Larrión
6-Mari Paz García
7- Elena Del Pozo
8- Mirentxu Okariz
9-Egiarte Larunbe
10- Sandra Echeverría
11-Amaia Okariz
12- Soco Barrena
13-Mertxe Calanda
14-Mariaje Calanda
15-Lea Martínez de Lizarrondo
16-Mertxe Arbizu
17-Satur Ruiz
18-Karmentxu Rekondo
19-Mª Puy Villanueva
20-Elisa Marcos
21-Txus Haro
22-Nieves Martínez
23-Mª Puy Barbarin
24-Edurne Argain
25-Aurora Sanz
26-Enkarni Valencia
27- Maite Ruiz de Larramendi
28-Nerea García
29-Cristina Munarriz
30-Arantxa Pérez de Obanos
31-Ioana Adrian
32-Natalia Etxeberria
33-Dori Sagasti
35-Arantxa Villar
- Alicia Villar
36-Idoia Telleria
37-Loli Gómez
38-Leire Gastón
39-Ainhoa Oroquieta
40-Miriam García de Villoslada
41-Irantzu Leunda
42-Ana García
43-Begoña Lara
Euskal Herriko Pilota Selekzioa Valentziar selekzioaren aurka lehiatu da Oiartzunen
Joko zuzeneko modalitate ezberdinetan aritu dira: bote luzea, plaza librea, mahi jokoa eta paxaka
Gaztedi A nagusitu da 560 kiloko lehenengo jardunaldian
Goiherri bigarren sailkatu zen, Gaztedi B hirugarren, Akelarre laugarren, Mutriku bosgarren eta Gaztedi C seigarren
Plazandreak saioaren ligaxkako lehen itzulia amaitu da
Reyes Azkoitiaren taldea bigarren postuan kokatu da, Mikel Inuntziagaren talderengandik puntu bakarrera