EUSKAL PILOTA
Aldabek eta Ionek irabazi dute Nafarroako XV. Erremonte txapelketa
Aldabek eta Ionek jantzi dute Nafarroako Erremonte txapela, finalean 35-30 irabazita Ezkurra II.a eta Barricarti
Iragan larunbatean jokatu zen Nafarroako XV. Erremonte txapelketako finala Zubirin, segurtasun neurri guztiak zorrotz beteta eta harmailetan giro bikaina zegoela.
Ezkurra II. eta Barricart ongi hasi ziren finalean, 0-7 irabazten jarri baitziren, Aldaberen urduritasuna baliatuz. Alde hori murrizteko gakoa Ion Etxeberriak atzealdetik agintea hartzeko duen eskarmentua izan zen, horri esker partidua pixkanaka orekatzen joan zirelarik (4-8, 11-7, 10-13, 10-16, 15-16).
Hemezortzinakoa izan zen lehen berdinketa baina hogeina eta hogeita launa ere berdindu zuten markagailuan bi bikoteek. Handik aurrera ordea, hasi ziren gorriak gailentzen piloteoan nagusituta (29-24 eta 31-25).
34-28koarekin bazirudien partidua erabakita zegoela, baina Ezkurra II.ak bi tanto zoragarrirekin beldurra sartu zien gorriei. Ikusleen txalo zaparrada handia lortu zuen Koteto haundiaren ilobak, aparteko tantoak biribiltzeko duen berezko abilezia beste behin ere erakutsita, baina ez zen aski izan markagailuari buelta emateko, azken tantoa aldabek egin baitzuen (35-30).
Aldabek 17 tanto eta 8 hutsegite egin zituen, Ionek 6 tanto (1 sakez) eta 3 hutsegite, Ezkurra II.ak 15 tanto eta 8 hutsegite eta azkenik, Barricartek 4 tanto egin zituen (bakarra sakez) eta 4 hutsegite izan zituen (sakez falta bat tartean).
Markagailua: 07; 2-7; 2-8; 4-8; 4-10; 5-10; 5-11; 7-11; 7-12; 9-12; 9-13; 10-13; 10-16; 15-17; 18-17; 18-18; 19-18; 19-19; 20-19; 20-20; 23-20; 23-21; 24-21; 24-24; 29-24; 29-25; 31-25; 31-27; 32-27∫; 32-28; 34-29; 34-30; eta 35-30.
Bestalde, jaialdia hasteko jokatu zen partidan, Aimar Jabalera doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 22-35 irabazi zieten Erburu eta Julen Larretxea doneztebarrari.
Profesionalak ez diren pilota txapelketa guztiak bertan behera
Federazioek antolaturiko txapelketa ofizialak eta bestelako lehiaketa pribatuak eten dira. Pilota profesionalak momentuz aurrera egingo du
Abian da 4 1/2ko Eskuz banakako Emakume Master CUP txapelketa
Pasa den igandean eman zitzaion hasiera txapelketari, Larrabetzun, Santurtzin eta Zaragozan jokatutako aurrekanporaketekin
Bizkaia 2 taldeak irabazi du Euskal Herriko Bote Luzeko txapelketa
Bosgarren edizio honetako finalean, Bizkaia 1 taldeari erraz nagusituta (12-2)