TXIRRINDULARITZA
Alaphilippe gailendu da Vianako helmugan
Astearte honetan lehaitu da Itzuliaren bigarren etapa jokatu, Leitza eta Viana artean 207,9 kilometroko ibilbidea eginez. Edizio honetako etaparik luzeena ihesaldi batekin hasi da, abiapuntutik Uitzira igotzerakoan (hirugarren kategoria) gauzatu dena. Ihesaldian lau lasterkari abiatu dira: Julen Amezkeeta (133, CJR), Ander Okamika (171, BBH), Ibai Azurmendi (192, EUS) eta Ibon Ruiz (206, EKP).
Lau txirrindulariek 190 kilometro baino gehiago egin dituzte ihesean eta 5 minutu eta 34 segundoko gehieneko aldea lortu dute. Tropela Jumbo-Visma taldeak kontrolatu du, Quick-Step Alpha Vynil Team taldearen babesarekin.
Lasterketaren azken tartean tropelak erritmoa azkartu du buruan zihoan taldea harrapatzeko, baina hala ere tropelarekiko bi minutuko errentarekin iritsi dira azken 15 kilometroetara. Etapa amaitzeko 12 kilometro falta zirenean erasoa jo du Ibon Ruizek eta abantaila hartu du ihesaldian kide izan dituen beste hiru txirrindulariekiko. Helmugarako bi kilometro falta zirenean harrapatu ditu tropelak Amezketa, Azurmendi eta Okamika eta 500 metro falta zirenean, aldiz, amaitu da Ibon Ruizen saiakera.
Azken esprintean Julian Alaphilippe nagusitu da. Fabien Doubey (TotalEnergies) izan da bigarren, eta Quinten Hermans (Intermarche – Wanty – Gobert Materiaux) hirugarren.
Munduko txapeldunak aurten ere Itzulian etapa bat irabaztea lortu du beraz. Primoz Roglicek (Jmbo Visma) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan. Esloveniarrak bost segundo ateratzen dizkio Remco Evenepoeli (Quick Step- Alpha Vinyl) eta 16 segundo Remi Cavagnari (Quick Step- Alpha Vinyl).
Bigarren etapako sailkapena:
1 ALAPHILIPPE, Julian QST 5:04:35
2 DOUBEY, Fabien TEN +00:00:00
3 HERMANS, Quinten IWG +00:00:00
4 HOULE, Hugo IPT +00:00:00
5 AULAR SANABRIA, Orluis Alberto CJR +00:00:00
6 MARTIN SANZ, Gotzon EUS +00:00:00
7 YATES, Adam IGD +00:00:00
8 GAUDU, David GFC +00:00:00
9 EVENEPOEL, Remco QST +00:00:00
10 VAN GILS, Maxim LTS +00:00:00
Sailkapen nagusia
1 ROGLIC, Primoz TJV 005:14:23
2 EVENEPOEL, Remco QST +00:00:05
3 CAVAGNA, Rémi QST +00:00:16
4 THOMAS, Geraint IGD +00:00:18
5 YATES, Adam IGD +00:00:18
6 VLASOV, Aleksandr BOH +00:00:18
7 ARMIRAIL, Bruno GFC +00:00:20
8 IZAGUIRRE INSAUSTI, Ion COF +00:00:20
9 VINGEGAARD, Jonas TJV +00:00:20
10 TULETT, Ben IGD +00:00:21
Bestelako sailkapenetako liderrak honako hauek dira:
Mendia: Ibon Ruiz (206, EKP)
Puntuak: Primoz Roglic (1, TJV)
Gaztea: Remco Evenepoel (44, QST)
Taldekakoa: (Quick-Step Alpha Vinyl Team)
Euskaldunik onena: Ion Izagirre (71, COF)
Saiatuenaren saria (bigarren etapa): Ibon Ruiz (206, EKP)
TXIRRINDULARITZA
Euskaltel Euskadi Mont Ventouxeko lasterketan egongo da
Proventzako mendi ospetsua birritan igotzen den proba abuztuaren 6an egingo da
Gorka Leunda: «Kirolaren garapena hobetzeko aldaketa estrukturalak bultzatzen ditugu»
Avento Kirol Aholkularitza-ko arduradunarekin elkarrizketa, Euskal Kirol Esparruari buruz
Emakume Laboral Kutxa Saria uztailaren 26an
World Tour proben artean Europan lehiatuko den aurreneko lasterketa izango da