HERRI KIROLAK/SEGA
Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile Gipuzkoako Sega Sail txapelketan
Pasa den larunbatean, irailak 4an, Gipuzkoako Herri Kirolen federazioak antolatuta eta Zestoako Udalaren laguntzarekin, 2021eko Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zen Aizarnan. Eguerdiko 12:00etan izan zen hitzordua Aranburu landetxeko belardian, bertan hiru emakume eta lau gizon aritu zirelarik nor baino nor gehiago.
Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz, Malou Henriksen, Ainara Otamendiren artean izan zen lehia, eta gizonezkoen mailan, berriz, Julen Gabirondo, Jon Otegi, Mikel Lizartza eta Iñigo Mercader lehiatu ziren.
Sega sail modalitateko txapelketa izan zen. Emakumezkoen lehian, 400 metro karratuko sailak izan zituzten eta gizonezkoei dagokienez 1.000 metro karratukoak izan ziren sailak.
Sailak ahalik eta azkarren eta txukunenen ebakitzea izan zen egin beharreko lana. Segalari bakoitzak bina belar biltzaile izan zituen ondoan eta ebaki ahala bistaratutako akatsak hurrengo mailarekin hasi aurretik txukundu behar izan zituen segalariak.
Sega munduari berrikuntzak eta erakargarritasuna ezarri nahian sortutako txapelketa da Sega Sail izenekoa; azkartasuna eta txukuntasuna neurtzen ditu txapelketa berri honek, eta belarra pisatu beharrik ez dago.
Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz izan zen garailea 23:31 denborarekin. Bigarren postua Ainara Otamendirentzat izan zen 27:07 denborarekin. Hirugarren postuan, Malou Henriksen geratu zen 28:10eko denbora eginda.
Gizonezkoetan, berriz, Julen Gabirondok eskuratu zuen denborarik onena, 35:09 eta berarentzat izan zen txapela. Mikel Lizartza izan zen bigarren 38:40 denborarekin, Iñigo Merkader hirugarren 38:45rekin eta Jon Otegi laugarren 43:12ko denborarekin.
Sailkapenak:
Gizonezkoak
1.- Julen Gabirondo (35:09)
2.- Mikel Lizartza (38:40)
3.- Iñigo Merkader (38:45)
4.- Jon Otegi (43:12).
Emakumezkoak
1.- Alaitz Imaz (23:31)
2.- Ainara Otamendi (27:07)
3.- Malou Henriksen (28:10)
Euskal Selekzioak beste brontzezko domina bat lortuta amaitu du Mundiala
Euskal ordezkaritzak guztira 7 domina eskuratu ditu: urrezko lau eta brontzezko hiru
Euskal Herriko selekzioak bi urre irabazi ditu Munduko Txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan eta gizonezkoen 560 kilokoan nagusitu dira euskal tiratzaileak
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Erandioko Goiherri taldeak brontzea lortu du 23 urtez azpiko 600 kiloko mailan