MENDIKO ESKIA
Alaia Juaristi eta Jon Erguin, Iraupen Eskiko Euskadiko Txapeldunak
Iraupen Eskiko Euskadiko Txapelketa irabazi dute Alaia Juaristi azpeitiarrak eta Jon Erguin beasaindarrak
Joan den asteburuan jokatu zen txapelketa Larra-Belagua (Izaba, Nafarroa) eski estazioan, eta 18 urtez azpiko mailan estilo librean zein teknika klasikoan lehen postua erdietsi zuen Juaristik.
Euskadiko, Nafarroa, Espainia eta Aragoiko Txapelketak jokatu zituzten Izaban, eta esan bezala, azpeitiarrak garaipena eskuratu zuen 18 urtez azpiko mailan estilo librean eta teknika klasiko modalitateetan.
Jon Erguin beasaindarrak bere aldetik, teknika libreko Euskadiko iraupen eskiko txapela eskuratu zuen.
Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak bertan behera utzi du 2021eko mendiko eskiko Euskadiko Kopa.
Pandemiak mila arazo ematen jarraitzen du herritar guztiei, eta horren bilakaerak ez du aurreikuspen onik iragartzen, batez ere arduradun politiko eta sanitarioek neurri berriak hartu dituzten honetan. Orain dela bi hilabete nagusi izan zitekeen segurtasun faltaren ondorioz, etorkizun beltza dago kirol-probak antolatzeko, eta, gaur egun, koronabirusak sortutako egoerak erabateko ziurgabetasuna izaten jarraitzen du.
Beraz, gaur egun, EMFk ez du bermerik ikusten 2021ean Kopa baten garapen normala bermatuko duten gutxieneko eski proba kopuru bat egiteko, eta ez die ziurgabetasun gehiago gehitu nahi jokoan dauden aldagaiei.
Ondorioz, EMFk, 2021eko Euskadiko Mendiko Eskiko Koparen antolaketa bertan behera uztea erabaki du. Behin erabakia hartuta, EMFk elkarlanean jarraituko du antolatzaileekin, pandemiaren bilakaeraren arabera, unean uneko probak aurrera ateratzen saiatzeko.
Bien bitartean, eta egoera bere normaltasunera itzuliko denaren esperantzarekin, mendizale guztiei animo mezua helerazi die mendi federazioak.
Aritz Egea eta Sara Alonso garaile Aramotz mendi lasterketan
Aurten lasterketa bakarra egon da, izan ere, ibilbide luzea (30 km) baztertu eta laburra (17 km) baino ez dute egin
Martin Diez eta Onditz Iturbe nagusi Ordiziako III. mendi maratoi erdian
Martin Diez segurarrak 01:41:12ko denbora egin zuen eta Onditz Iturbe igorretarrak 01:57:49ko denboran osatu zuen ibilbidea
Oihana Kortazarrek hiru eguneko Sanabria Trail proba irabazi du
Sailkapen nagusiaz parte, jaitsierako eta mendiko maillotak eskuratu zituen. Gainera, probako errekorra ere hautsi zuen.