HERRI KIROLAK
Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena, Nafarroako arpana mistoko txapeldunak
Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatu zuten irailaren 25ean, larunbat arratsaldean Berriozarren. Hamaika bikotek hartu zuten parte hiru txandetan banaturik eta etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai egin zizkioten, emaitzak honakoak izan zirelarik:
Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizoz), 04.48
Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraioz), 04.54
Sela Goñi – Jesus Goñi (Lekaroz), 05.05
Olatz Altuna (Azkarate) – Josu Elizalde (Betelu), 05.47
Saioa Izura – Lur Gil (Berriozar), 05.48
Esti Gastearena – Unai Bertiz (Sunbilla), 06.24
Uxue Rodriguez (Burlata) – Iosu Huarte (Elkarte), 06.47
Nerea Huarte – Eder Goldarazena (Berriozar), 07.25
Lucia Etxeberria (Goizueta) – Urko De la Torre, 08.26
Andrea Goñi – Iker Goldarazena (Berriozar), 08.38
Maider Biurrun – Aimar Paz (Antsoain), 09.35
Kanporaketako lau onenek lortu zuten beraz finalerako txartela: Ainhoa Iraizoz (Elso) eta Josetxo Barberena (Iraizoz), Irune Biurrun (Antsoain) eta Daniel Saldias (Arraioz), Sela Goñi eta Jesus Goñi (Lekaroz) eta Olatz Altuna (Azkarate) eta Josu Elizalde (Betelu).
Gauzak horrela, Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finala jokatu zuten larunbat honetan, urriaren 9an, Larraintzarko pilotalekuan, Ultzaman. Arestian aipaturiko lau bikoteak aritu ziren, etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamabi epai eginez.
Sailkapen kanporaketan bezala, finalean ere nagusi izan ziren Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizotzeko Josetxo Barberena eta beraiek jantzi zuten txapela, 5 minutu eta 44 segundotan lanak amaituta. Lekarozko Sela Goñi eta Jesus Goñi izan ziren bigarren (6.09) eta Dani Saldias arraioztarra eta Antsoaingo Irune Biurrun hirugarren (6.26).Azkarateko Olatz Altuna eta Beteluko Josu Elizalde laugarren izan ziren (7.51).
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako finalak jokatu dira Berriozarren
Emakumezkoen 260 kiloko zein gizonezkoen 300 kiloko finaletan Beti Gaztek eskuratu du txapela
Urrezko Aizkolari Kopako finalera sailkatu da Mikel Larrañaga azpeitiarra
Urrezko Aizkolariak Urrestillan. Mikel Larrañaga finalera sailkatu zen atzo.
Bihar jokatuko da Otxandion Euskal Herriko hirugarren mailako aizkora txapelketaren finala
Txapelduna eta txapeldunordea bigarren mailan lehiatuko dira datorren urtean