MENDIKO LASTERKETAK

Ainara Uribarri Skymasters txapelketarako sailkatu da

2022/06/09

Argazkiak: Euskal Mendizale Federazioa

Munduko Kopako laugarren proban, Austriako Maria Alm herrian jokatu den Hochkönig Skyrace lasterketan alegia, Euskal Selekzioaren hiru 3 korrikalarik parte hartu zuten: Ainara Uribarri, Javi Goitia eta Aitor Ajuria.

Oso gogorra izan zen 32 kilometro eta 2.720 metroko desnibel positiboa zuen Austriako lasterketa. 1.400 metroko igoera indartsu batekin hasi zen, eta, horren ondorioz, hainbat korrikalarik bertan behera utzi zuten lasterketa. Ondoren, oso eremu harritsuarekin egin zuten topo, elurrarekin tartekatuta, parte-hartzaileen erorketak eragin zituena ibilbidearen zati handi batean.

Emakumezkoetan, Marcella Vasinova korrikalari txekiarra jaun eta jabe izan zen 4:13:00ko denborarekin helmugaratu zelarik. Ainara Uribarrik, Euskal Selekzioko ordezkaria, bederatzigarren postua lortu zuen 5:14:57ko denbora eginda nahiz eta erorketaren bat izan zuen ibilbidean zehar. Oraingoan Raidlight Team-eko koloreak defendatzen zituen beste euskal korrikalari bat, Maite Maiora, laugarren postuan sailkatu zen podiumetik 6 segundora geratuz.

Ainara Uribarriren emaitza bikain honekin, dagoeneko Euskal Selekzioko 5 korrikalarik lortu dute postu bat final handian, Skymastersa Gorbeia Suzienen: Ainara Uribarrik berak, Ainara Urrutiak, Sara Peñak, Maud Combarieuk eta Maite Maiorak.

Gizonezkoetan Christian Mathys suitzarrak irabazi zuen 3:31:09ko denborarekin helmugaratuta, Damien Humbert frantziarraren aurretik. Euskal Selekzioko bi korrikalariak lasterketaren burutik urrun egon ziren, parte-hartzaileen maila oso altua izan baitzen. Javier Goitiak hogeita bigarren postuan bukatu zuen 4:14:37ko denborarekin. Atzerago, zehazki 41. postuan bukatu zuen Aitor Ajuria gazteak (4:56:04).

Euskal Selekzioaren emaitzak

9. Ainara Uribarri

22. Javi Goitia

41. Aitor Ajuria

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

Gasteiz Hiria Herri Lasterketa azaroaren 1-ean

LASTERKETAK/GASTEIZ HIRIA   Dato kaletik eta 10 kilometroko ibilbidearekin azaroaren 1ean, goizeko 11:00etan ospatuko da XVI. aldiz Gasteiz Hiria herri lasterketa. Euskara eta kirola uztartzeko helburua duen lasterketa honetan izena emateko   [gallery...

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

III Burdin Hesia mendi lasterketa eta mendi martxa izugarrizko giroan

LASTERKETAK   Joan den igandean, maiatzak 24ean  ospatu zen III Burdin hesia mendi lasterketa eta lehen  mendi martxa Bilbotik Laudiora. 25 kilometrotako ibilbidea izan zuen lasterketak Bizkaia frontoitik abiatu zen goizeko 9,30etan eta 200 korrikalarik hartu...