MENDI LASTERKETAK
Ainara Uribarri eta Aitor Ajuria garaile Sorginen Lasterketan
Pasa den larunbatean lehiatu zen Sorginen Lasterketaren 14. edizioa, Sorginen Lasterketak Elkartea eta Durango Kirol Taldearen artean antolaturikoa, aurtengo ekitaldian hainbat nobedade izan direlarik ibilbidean. Orain arte, hasierako lau kilometro eta erdiak, Axpetik Arrazolara arteko tartea, asfaltotik eta bidegorritik egiten zuten. Aurtendik aurrera dena mendi bidetik egingo dute, antolatzaileek hasierako ibilbidea moldatu ostean.
Ibilbide aldaketak ondorio bi ditu. Batetik, lasterketa hiru bat kilometro luzeagoa izan da: 18 beharrean 21 izan ditu. Bestetik, gogortasunean ere gora egin du, izan ere, Sorginen Lasterketak 1.700 metroko desnibel positiboa izan du, iaz baino 400 gehiago.
Guztira 320 parte hartzaile izan dira eta azkenean Aitor Ajuria Otxandiarra eta Ainara Uribarri oñatiarra nagusitu dira. Emakumezkoen lehian, Araitz Villa abadiñarra geratu da bigarren, eta Garazi Sampedro atxondarra, berriz, hirugarren. Gizonezkoetan aldiz, Ajuriaren atzetik, Imanol Goñi earra eta Aitor Zunzunegi legorretarra sailkatu dira.
Sailkapenak
Gizonezkoak
1 AITOR AJURIA OTXANDIO 02:03:35
2 IMANOL GOÑI ARANBURU NATXITUA 02:03:35
3 AITOR ZUNZUNEGI TAPIA LEGORRETA 02:07:45
4 AITOR BLANCO URMENETA PAMPLONA 02:08:57
5 ANDER DE LUIS CABEZON VITORIA-GASTEIZ 02:09:08
Emakumezkoak
- AINARA URIBARRI MARTINEZ OÑATI 02:37:43
- ARAITZ VILLA BESOY TRAÑA-MATIENA 02:39:30
- GARAZI SAMPEDRO ARANDO SANTIAGO 02:46:15
- JANIRE AGIRRE ARANBURU SAN MARTIN 02:53:05
- NAHIA QUINCOCES ZELAIA MENDEXA 02:53:48
Lasterketaren ezaugarriak:
Data: 2021/09/18.
Irteera ordua: 8:30.
Herria: Atxondo (Bizkaia).
Irteera puntua eta helmuga: Axpeko plaza.
Distantzia: 21 km.
Desnibel positiboa: 1700m.
Anoa guneak SOS (URA): 4+ helmugakoa.
Probako kupoa: 320 korrikalari.
Aurreko edizioan Gontzal Murgoitio gaztea nagusitu zen, bigarren postuan Xabier Zarranz eta hirugarrenean Beñat Katarain helmugaratu zirelarik.
Emakumeetan aldiz, Onditz Iturbek irabazi zuen Sorginen Lasterketa, Oihana Azkorbebeitiaren eta Eztizen Duqueren aurretik.
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan
Igon Manzisidor eta Oihana Kortazar garaile Zaldibiako Mendi Lasterketan
210 korrikalarik egin zuten 27 kilometroko ibilbidea, 2.000 metroko desnibelarekin, Aralarko gainetan ibilita