EUSKAL PILOTA
Aimarrek eta Arbek jokatuko dute Jai Alai World Tourreko finala
Erabakita geratu dira Jai Alai World Tourreko txapelketako finalistak. Bi finalerdi zeharo ezberdinak jokatu ziren Berriatuako Mendibarren pilotalekuan, nahiz eta bietan faborito argia egon aldez aurretik, eta azkenean Aimar Aldazabalek eta Jokin Arbek jokatuko dute datorren larunbatean, urtarrilak 2, 2020ko Jai Alai World Tour zesta-punta txapelketako banakako finala, finalerdietan Alberdi eta Beaskoetxea garaitu eta gero, hurrenez hurren.
Aurreneko finalerdian, Berriatuako bi pilotarien arteko lehia eman zen, non Aimarrek nagusitasun osoz irabazi zion Antxon Alberdi gazteari 2-0 (12-9 eta 12-6). Aimarrek pasa den urteko finala galdu zuen Imanol Lopezen aurka eta arantza kentzeko asmoa modu argian erakutsi zuen partida osoan zehar, hasi eta buka kantxa gainean nagusi izan baitzen. Piloteoan erabat nagusituta, Alberdi gazteari arriskuak hartzera behartu zion eta honek tanto gehiegi oparitu zituen, uneoro garaipena urruti izan zuelarik. Antxon gaztea bolada onean zetorren, baina ez zuen inolako aukerarik izan Aimarri irabazteko.
Bigarren finalerdia orekatuagoa izan zen. Beaskoetxea faboritoa zen arren ezustekoa eman zen azkenean. Lehenengo setean Arbe jarri zen aurretik 8-10 baina Beaskoetxeak lau tanto jarraian eginda poltsikoratu zuen jokoaren garaipena (12-10). Bazirudien Arbek lehen set horretan galdu zituela partidua irabazteko aukerak, baina Beaskoetxeak ez zuen bere jokoa aurkitzen eta Arbe izan zen une oro jokoaren ekimena eraman zuena. Bigarren setean markinarrak azkar hartu zuen abantaila joku oso sendo batekin. Kolpez oso fresko eta aurrean beti bezain artista. 1-6 irabazten joan ostean 7-8 hurbildu zen Beaskoetxea baina tanto gogorra eginda Arbek sakea berreskuratu eta garaipena erdietsi zuen 7-12.
Berdinketa hausteko jokora joan ziren beraz bi pilotariak, non markinako gazteak partida osoan erakutsitako inertzia onarekin jarraitu zuen eta horrenbestez jokoa 1-5 irabazita, finalerako txartela eskuratu zuen.
Gauzak horrela, final erakargarria izango dugu datorren larunbatean, arratsaldeko 18:00etan hasita, Aimar eta Arberen artean, ETBko kamerak bertan izango direlarik.
Hondarribiako Grand Slam Txapelketako finalerdiak zehaztuta geratu dira
Datorren ostiraleko finalerdiak honakoak izango dira: Beaskoetxea-Lopez vs Olharan-Etcheto eta Olha-Del Rio vs Goikoetxea-Irastorza
Euskal Herriko Bote Luzea txapelketako finalerdiak atzeratu dira
Bizkaia 1 eta Senpere 1 eta Bizkaia 2 eta Amikuzeren artean ziren jokatzekoak finalerdiak
Lopetegi-Karrikaburu eta Etxeberri-Funosas, Xare Irekiko finalera
II. San Migel Xare Irekiko finala datorren larunbatean, urriak 3, izango da, 17:00etan hasita