KIROLA ETA EUSKARA
Ahotik Zelaira, futbolean euskara indartzeko ekimen berri bat
Haritz Otxotorena (Hernani, 1995), Magisteritzako Heziketa bereziaren espezialitatea gainditu, Arrasateko Unibertsitatean euskal kulturgintzaren transmisioaren masterra egin eta autismoa duten pertsonen heziketan aritzen da lanbidez. Futbolaren munduan murgilduta egon da betidanik. Jokalari gisa hasieran, gero entrenatzaile modura Hernanin eta Antiguakon aritzen da egun. Ahotik zelaira ekimenaren parte da.
Zer da Ahotik Zelaira ekimena?
Beti futbolaz aritzen garen 4 lagunen artean sortutako ekimena da. Futbolean ere euskaraz egin daiteke lemapean sortutako ekimen bat da. Futbolari oso lotutako pertsonak gara eta futbolean euskararen presentzia handitzeko lana egin nahi dugu.
Eta nola egingo duzue? Ze asmo dituzue?
Ideia mordoxka ditugu. Baina aurrena futboleko estamentu guztiak testatu nahi ditugu. Eurak dituzten iritziak, kezkak, beharrak ea…inportantea da ere guretzat horrelako proiektu batean murgiltzeko jendeak sentitzen duen gogoa eta ilusioa ikustea.
Horretarako, aurrena hitzaldi telematiko bat egin genuen joan den larunbatean. Eta oso pozik atera ginen, jende dezentek hartu zuen parte eta gogotsu ikusi genituen.
Hitzaldi gehiago egiteko asmoa dugu, entrenatzaileekin, prestaketa fisikoko arduradunekin, oro har futboleko kide kualifikatu guztiekin…
Oso ondo identifikatu behar dira dituzten beharrak nola lagun diezaiekegun ikusteko.
Kirolean euskara sustatzeko beste hainbat ekimen eta enpresa badaude. Ze berezitasun du zuenak?
Gertuenetik ezagutzen dudana, Haritz Olagairen eta hauen ekimena da eta uste dut batez ere sentsibilizazioa eta planifikazioa lantzen dutela. Haritz bera gurekin dago taldean eta gure lanketak beste ezaugarri batzuk izango ditu. Behar zehatzei erantzuteko asmoa dugu. Futbolean eta futbolaz euskaraz hitz egitea dugu xede, eta edukiz hornituko dugu horretarako.
KIROLA ETA EUSKARA
Arabako kirola Euskaraldian
Aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da
Eta kirolean zer? EH Bilduren erantzunak
EH BILDU: «Euskal selekzioek nazioarteko federazio eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko lanean jarraituko dugu»
Kirolariak euskaraz adierazteko eskubidearen alde
‘Gu ere bai’ ekimenak kontzentrazioa deitu du urriaren 3an, ostirala, San Mames ondoan, kirolariak euskaraz adierazteko eskubidea defendatzeko