FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA
Abuztuaren 5ean jokatuko da VI. Euskal Herria Txapelaren finala
Athletic eta Reala lehiatuko dira aurtengo VI. Euskal Herria Txapelaren finalean
Gaur aurkeztu da VI. Euskal Herria Txapela 2021/22 edizioaren finala. Abuztuaren 5ean lehiatuko dira Athletic eta Reala Lasesarre futbol zelaian, 20:45etik aurrera. Izan ere, biek lortu dituzte puntu gehien aurtengo denboraldiko sailkapenean: Athleticek 14 puntu eskuratu ditu eta Realak, 11. Sailkapeneko lehen postuan amaituta, Athleticek izango du etxeko talde izaera norgehiagokan. ETB1ek zuzenean emango du finala.
Aurkezpena Lasesarren zelaian egin da, Barakaldon. Bertan izan dira Euskal Herria Kirolaren ordezkari Kike Zurutuzarekin batera, Barakaldoko alkate Amaia del Campo; Barakaldo futbol klubeko presidente Jose Mari Isusi; Athleticeko ordezkari Jose Angel Iribar eta Realaren izenean Imanol Agirretxe
Zurutuzak Euskal Herria Txapelaren nondik norakoak azaldu ditu, finalaren data eta ezaugarriekin. Aipatu duenez, Gorka Iraizoz omenduko du aurten Euskal Herria Kirola elkarteak, egindako kirol ibilbidean erakutsitako jarrerak eta baloreak azpimarratuz. Iraizoz gaurko aurkezpenera joan ezin izan badu ere, finalean izango da omenaldia jaso eta irabazleari Txapela ezartzeko ere.
Iribarrek adierazi du Txapela jokatzea interesgarria dela alde askotatik ikusita, azpimarratu du txapelketa honen izaera zein den, eta batez ere nabarmendu nahi izan du kirol aldetik finalak izango duen interesa: denboraldi berria hastear jokatuko da, jokalariak eta taldeak ondo prestatuak izango direla eta, gainera, derbi batek duen txisparekin, lehia eta ikuskizuna bermatuta izango dela.
Agirretxek, bere aldetik, txapelketaren beraren interesa azpimarratu du, eta finala azken batean derbi interesagarria izango dela aurredenboraldi data horietan hain zuen. Esan du taldeari ilusio handia egiten diola Euskal Herria Txapelako finalean izatea, irabazteko gogoa dutela eta zaleak taldea animatzera joateko deitu ditu.
Isusik aipatu du, Barakaldo klubari begira, Lasesarre futbol zelaia orain 19 urte inaguratu zela, Athleticek parte hartu zuela inagurazioan eta finalean izango diren jokalari asko Lasesarren jokatutakoak ere badirela.
Del Campo alkateak, Udalak kirolarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Barakaldo beti izan dela prest izaera honetako ekimenak sustatzeko, futbol alorrean inbertsio handiak eginak dituela Udalak eta finalean anaitasun eta kirolatasunarekin aritzeko deia egin du, euskal kirol festa izango dugunb final honetan.
Euskal Herria Kirola elkartearen izenean Zurutuzak eskerrak eman dizkie finalean arituko diren Atheltic eta Reala talde biei, Iribar eta Agirretxeri, Barakaldo futbol taldeari eta finala Lasesarren jokatu ahal izateko erraztasun guztiak eman dituen Barakaldo Udalari.
Euskal Herria Txapela
Euskal Herria Txapela Espainiako lehen mailako ligan jokatzen duten euskal taldeen artean jokatzen da. Elkarrean aurkako partidak kontutan hartuta sailkapena egiten da eta puntu gehien ateratzen dituzten bi taldeen artean jokatzen da finala.
2016/17 denboraldian jokatu zen lehen edizioa, denboraldi horretan lehen aldiz Euskal Herriko bost talde aritu zirelarik. Edizio horretako finala Athletic eta Alaves artean jokatu zen Lasesarren bertan, baina txapela eman gabe gelditu zen, talde bietako jokalarien arteko istiluen ondorioz epaileak partida bertan behera utzi behar izan zuelako. Hurrengo edizioetako txapeldunak izan dira, hurrenez hurren, Athletic, Eibar, Reala eta Osasuna.
Sarrerak
Sarrerak dagoeneko salgai daude Interneten, hementxe bertan ehkirola.eus webgune honetan, eta hurrengo egunetan Realeko dendetan eta Lasesarreko bulegoetan ere zuzenean erosi ahal izango dira.
Tribunetako sarrerak 20 eurotan salduko dira, lateralak 15 eurotan eta 16 urte artekoentzat, 5 eurotan.
••••••••••••••••••••••••••••••••••••
Aukeratu zure sarrerak, eman beheko CONSEGUIR botoiari eta erosketa burutzeko jarraibideak agertuko zaizkizu pantailan.
[vivetix url=https://vivetix.com/entradas-vi-euskal-herria-txapela#/rcsl6zk76XM]
••••••••••••••••••••••••••••••••••••
VI. Euskal Herria Txapela 2021/22
TALDEA | Pt. | J | I | B | G | AG | KG | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC | 14 | 6 | 4 | 2 | 0 | 11 | 2 |
2 | REALA | 11 | 6 | 3 | 2 | 1 | 6 | 6 |
3 | OSASUNA | 6 | 6 | 2 | 0 | 4 | 4 | 6 |
4 | ALAVES | 2 | 6 | 0 | 2 | 4 | 1 | 6 |
NOIZ | TALDEA | TALDEA | |
---|---|---|---|
2021.09.18 | Alaves | Osasuna | |
2021.10.01 | Athletic | Alaves | |
2021.10.31 | Reala | Athletic | |
2021.10.07 | Osasuna | Reala | |
2022.01.02 | Alaves | Reala | |
2022.01.03 | Osasuna | Athletic | |
2022.01.10 | Alaves | Athletic | |
2022.02.20 | Athletic | Reala | |
2022.02.27 | Reala | Osasuna | |
2022.03.13 | Reala | Alaves | |
2022.04.10 | Osasuna | Alaves | |
2022.05.15 | Athletic | Osasuna |
Athletic 0-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izan da. Golik gabe, Realak jarraitzen du sailkapenaren buruan
Reala 2-0 Osasuna
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida izan da. Brais Mendezek eta Sorlothek egin dituzte Realaren golak
Reala – Athletic, urtarrilaren 14an
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren hirugarren partida izango da. Gaueko 21:00etan jokatuko da, Anoetako futbol zelaian.
Athletic – Osasuna, urtarrilaren 9an
VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren bigarren partida izango da. Gaueko 21:00etan jokatuko da, San Mames futbol zelaian.
Reala – Osasuna, abenduaren 31n
Abenduaren 31n jokatuko da VII. Euskal Herria Txapela 2022/23 edizioaren lehen partida. Denboraldi honetan hiru taalde arituko dira Txapela eskuratzeko lehian.
VI. Euskal Herria Txapelako finala: Athletic 1-0 Reala
Athleticek jantzi du txapela Lasesarren