EUSKAL PILOTA
Hasi dira berriro xare txapelketak Iruran
Argazkiak: ataria.eus
Urtebete luzea xare txapelketarik gabe eman ondoren, pasa den astean ekin zieten berriro maila desberdinetako xareko txapelketei Irurako Ametsa Trinketean, I. Irurako Xare Irekiari eta Gipuzkoako Xare Txapelketei hain zuzen ere.
Gaztetxo mailako pilotariak izan ziren Xare Irekiari hasera eman ziotenak, asteazkenean. Maila honetan 4 bikote ariko dira txapelaren bila, eta ligaxkako lehen jardunaldian bi partida jokatu ziren.
Lehen partidan, Murua I.a-Calonge bikoteak 30 eta 25 irabazi zion Gibelalde-Etxeberria bikoteari, eta bigarren lehian Murua II.a-Arsuaga bikoteak 30 eta 20 irabazi zion Yarza-Melon bikoteari (Oier Yarzak, Oier Garmendiaren ordez jokatu zuen, hau min hartuta dagoelako).
Ostegunean, Gazte mailako pilotarien txanda izan zen. Maila honetan 3 bikote ariko dira, eta ligaxkako lehen partidan, Galartza II-Aristi bikoteak 35 eta 29 irabazi zion Maiza-Heras bikoteari. Partida erdi aldera, abantaila handiak lortu zituen bikote irabazleak (15-8 eta 20-12) eta azken txanpan aurkariak markagailuan hurbildu baziren ere, azkenean Galartza II- eta Aristi 35-29 nagusitu ziren.
Ostiralean berriz, emakumezkoen txanda izan zen. Maila honetan ere 3 bikote arituko dira, eta lehen partida Galartza I-Isasa eta Mujika-Gorriti bikoteen artekoa izan zen, non azken hauek 35-24 nagusitu ziren.
Amaitzeko, larunbatean, 10:00etan, nagusien mailako Gipuzkoako Xare Txapelketako partida jokatu zen. Apeztegia I.a-Sainz bikoak 40-32 irabazi zion Santano-Apeztegia II.a bikoteari. Partida estua izan zen baina amaieran Apeztegia I.a eta Sainzek gehiago asmatu zuten eta ligaxkako lehen puntua eskuratu zuten.
Aste honetako emaitzak honakoak izan ziren:
Gaztetxoak – Apirilak 14, asteazkena, 17:15ean
AMETSA 1 (Gibelalde-Etxeberria) 25 / AMETSA 2 (Murua I- Calonge) 30
AMETSA 3 (Murua II-Arsuaga) 30 / AMETSA 4 (Yarza-Melon) 20
Gazteak- Apirilak 15, osteguna, 18:00etan
AMETSA 2 (Oier-Heras) 29 /AMETSA 3 (Galartza-Aristi) 35
Emakumezkoak – Apirilak 16, ostirala, 17:15ean,
AMETSA 1 (Galartza-Isasi) 24 /AMETSA 3 (Mujika-Gorriti) 35
Maila Nagusikoak – Larunbatean, apirilak 17, 10:00ean
AMETSA 1 (Apeztegia I.a-Sainz) 40 /AMETSA 2 (Santano-Apeztegia II.a) 32
Urriza eta Aizpuru III.a dira San Ferminetako lehen bikote finalista
Asteazkenean Ansa II.a-Larrañaga eta Juanenea-Barrenetxea IV.aren arteko finalerdia jokatuko da
Markina-Xemeinen hasi da Jai Alai World Tour zesta-punta zirkuitua
Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Ibon Aldazabalen arteko finalerdiak eman zion hasiera zesta-puntako zirkuituari
Salsamendi-Ruiz de Larramendi eta Arraiza-Gaminde, txapeldun
Nafarroa Foru Erkidegoa lehiaketako txapelak jantzi zituzten Nafarroa Arenako jaialdi historikoan