EUSKAL PILOTA
Abian da Azpeitiko XXI. Erremonte Txapelketa
COVID-19aren pandemiak eragindako urtebeteko etenaren ostean, berriz ere bueltan da Azpeitiko Erremonte Txapelketa. XXI. edizioa izango da aurtengoa, eta berezitasun bat izango du: pilotari bikote bakoitzak herriko soziedade bat ordezkatuko du lehian, Sagardoaren Txapelketan sagardotegiekin egiten dutenaren antzera.
Sei bikotek jokatuko dute ligaxka, bi multzotan banatuta: Urrizak eta Labakak (Oilo Soro), Ansa II.ak eta Martirenak (Zokoa) eta Goikoetxea V.ak eta Zubirik (Gure Ametsa) osatuko dute A taldea; eta, Loitegik eta Barrenetxea IV.ak (Ilunpe), Urrutia II.ak eta Larrañagak (Ardozaleak) eta Segurolak eta Aizpuru III.ak (Inpernue), berriz, B taldea. Bi multzoetako lehen sailkatuek jokatuko dute txapelketaren finala. Final horretara sailkatzeko puntuaketari dagokionez, bikote irabazleek lau puntu batuko dituzte; galdu arren 39 eta 36 tanto artean geratuz gero, 2 puntu batuko dituzte bikoteek; 35 eta 32 tanto artean geratuz gero, puntu bat; 31 eta 26 tanto artean eginda gelditzen diren bikoteek ez dute punturik batuko; eta 25 tanto edo gutxiago egiten dituztenek, berriz, puntu negatiboa (-1) jasoko dute.
Jaialdien eguna eta ordutegia dira XXI. edizioaren beste berrikuntzetako bat. Aurtengo partida guztiak larunbatetan izango dira Izarraitz pilotalekuan, 22:00etan hasita.
Guztira lau jardunaldik osatuko dute Azpeitiko XXI. Erremonte Txapelketa, ligaxkari dagozkion hirurak eta finalarena. Urriaren 9an hasiko da txapelketa eta Urriaren 16an eta 23an osatuko dute ligaxka, hilaren 30ean jokatuko dutelarik finala.
Pasa den larunbatean beraz lehiatu zen Azpeitiko Erremonte Txapelketaren lehen jardunaldia, non lehen neurketan Segurolak eta Aizpuru III.ak (Inpernue) Urrutia II.a eta Larrañaga (Ardozaleak) izan zituzten aurrez aurre eta bigarrenean Ansa II.ak eta Martiarenak (Zokoa) Goikoetxea V.aren eta Zubiriren (Gure Ametsa) kontra neurtu zituzten indarrak.
Aureneko lehian, Aizpuru III.ak min hartu zuen, eta ondorioz, 11 eta 40 bukatu zen partida. Izan ere, partida utzi behar izan zuen azpeitiarrak. 14 eta 11 zegoen markagailua, baina jokatzen jarraitzerik ez zuenez, 40 eta 11 amaitu zen norgehiagoka.
Bigarren partidan, Ansa II.ak partida oso ona egin zuen, guztira 23 tanto egin zituelarik. Goikoetxea V.ak eta Zubirik ezin izan zuten ezer egin, eta hala bukatu zen partida, 40 eta 17.
Datorren larunbatean, urriak 16, izango da bigarren jardunaldia Izarraitz pilotalekuan. Zehazki, Loitegik eta Barrenetxea IV.ak Segurolaren eta Aizpuru III.aren kontra jokatuko dute lehen norgehiagoka. Bigarrenean, berriz, Urriza eta Labaka Goikoetxea V.aren eta Zubiriren kontra ariko dira.
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.
Janire San Sebastianek eta Naiara Fernandezek irabazi dute emakumeen II. pala txapelketa
Alaia Azkuek eta Kistiñe Astigarragak osaturiko bikoteari 22 eta 18 irabazita, Odieta pilotalekuan jokatutako finalean