LASTERKETAK
Abendura atzeratu dute Amurrioko krosaren edizio berria
Amurrioko Krosaren III.edizioaren data aldaketa jakitera emateko oharra plazaratu du Oinkariak Atletismo Taldeak, bide batez Amurrioko krosaren data berria iragarri duelarik. Izan ere, hilabete honetako 31n ospatu behar zen lasterketaren III. edizioa baina azkenean abenduaren 12ra arte atzeratu egin dute.
COVID19 gaitzak eragindako pandemia dela eta, ta egun pairatzen ari garen bilakaerari erreparatuta Oinkariak Atletismo taldeko kideek erabaki zail hau hartu behar izan dute halabeharrez.
Alde batetik, gaur egun ezarrita dauden mugikortasun neurri bereziengatik, eta beste alde batetik arduraz jokatzeko helburuarekin, lasterketa atzeratzeko erabakia hartu dutela azaldu dute antolakuntzako kideek, sare sozialen bidez. Gauzak horrela, datorren abenduaren 12an jokatuko da krosaren III. edizioa.
Ordurako, egoera hobera egin izana espero dute antolatzaileek eta horrenbestez osasun berme guztiekin lasterketa antolatu ahal izatea da haien asmoa.
Iazko edizioa urtarrilaren 26an lehiatu zen eta 600 lastekarik parte hartu zuten lasterketaren kategoria ezberdinetan. Amurrioko probaren gizonezkoen zein emakumezkoen Master kategorietan, Ahmed Moujane eta Araitz Villa izan ziren irabazleak, hurrenez hurren.
Esan bezala, gizonezkoen senior proban Super Amara Bat taldeko Ahmed Moujanek lortu zuen garaipena, 30 minutu eta 47 segundoko denbora eginda. Bigarrena Alimco Running Fiz taldeko Marc Hurtado izan zen (31:49) eta hirugarren postuan Hyundai La Blancako Iker Ortiz helmugaratu zen (31:55).
Emakumezkoen senior kategorian berriz, Alcampo Scorpio 71 taldeko Araitz Villa nagusitu zen, 27 minutu eta 24 segundoko denborarekin. Bigarren postuan La Blanca taldeko María Isabel Sixto helmugaratu zen (28 minutu eta 25 segundo) eta hirugarren postua Besaide Astobizak eskuratu zuen, 28 minutu eta 28 segundotan helmuga zapalduta.
Nahia Quincoces-Igone Campos eta Aitor Ajuria-Asier Alonso, Binakako Eski txapeldunak
Euskal Selekzioko emakumezkoen bikoak ere garaipena lortu zuen 2022ko Gran Altitoy-Ternua lasterketan
Asier Larruzea eta Oihana Azkorbeitia EMFKopa-ko lehen liderrak
Larunbat honetan, Bediako VI. Kolazino Mendi Egunak EMF Kopako zirkuituko lehen proba puntuagarria hartu zuen
Zabaldu dute Sare Eguneko krosean izena emateko epea
Maiatzaren 21ean, larunbata, izango da Sare Eguna, eta 12:00etan egingo dute krosa