HERRI KIROLAK
II. Binakako Euskal Pentatloiaren aurkezpena
Maiatzaren 22an eta ekainaren 20an II. Binakako Euskal Pentatloia jokatuko da, eta aurkeztu berri dituzte lehian arituko diren bikoteak Tolosako zezen plazan, bertan elkartu zirelarik txapelketan parte hartuko duten ia kirolari guztiak.
Guztira, gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira, eta lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, berriz, hiru bikote.
Hona hemen Binakako Euskal Pentatloia jokatuko duten parte-hartzaile guztien zerrenda: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.a, Beñat Amade eta Aritz Irazabal, Jagoba Otaegi eta Luis Txapartegi, Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, Kepa Peñagarikano eta Gorka Etxeberria, Ousmane Drame eta Mikel Agirre, Daniel España eta Julio Jimenez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Mikel Larrañaga, Jon Gisasola Zelai V.a eta Ioritz Gisasola Zelai IV.a, Xabier Urrutia eta Julen Kañamares, Aitzol Atutxa eta Inhar Urruzuno, eta Joxe Martin Bustinza eta Jokin Eizmendi.
Emakumezkoetan ondorengoak izango dira lehian: Karmele Gisasola Zelai III.a eta Uxue Ansorregi, Garazi Arruti eta Lucia Orbe, eta Claudia Lucia Muñoz eta Julia Martinez.
Gizonezkoen txapelketan kanporaketa maiatzaren 22an izango da, Tolosako zezen plazan, eta bertatik sei bikote sailkatuko dira finalerako. Ekainaren 20ean egingo dira gizonezkoen eta emakumezkoen finala, agertoki berean.
2020ko uztailaren 31n jokatu zen Tolosako zezen plazan binakako euskal pentatloiaren aurreneko edizioa. Zazpi bikotek hartu zuten parte eta Arria V.a eta Izeta VI.a izan ziren txapeldunak. Hona hemen sailkapena:
Xabier Orbegozo Arria V.a eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, 40:58
Kepa Peñagarikano eta Joxean Olaskoaga Aizperro, 41:53
Xabier Zaldua eta Jon Gisasola Zelai V.a, 43:22
Julen Kañamares eta Xabier Urrutia, 49:42
Beñat Amade eta Osman Drame, 50:25
Jokin Eizmendi eta Jagoba Otaegi, 54:07
Iñaki Errazkin eta Aratz Mugertza, ez zuten amaitu
Euskal Herriko taldeak eta selekzioa Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan
Emaitza ikusgarriak lortu ditu Euskal Herriak Ipar Irlandan jokatutako munduko txapelketan
Nerea Arruti eta Amalur Arbelaitz nagusitu dira emakumezkoen Binakako Euskal Pentlatoian
Lanak 24.01ko denboran amaituta, bost minutuan ondu dute iaz Garazi Arruti eta Lucia Orbek lortutako marka
Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligako azken jardunaldia lehiatu da Oiartzunen
Nagusien mailan, Alaitz Imaz hernialdetarra eta Mikel Lizartza tolosarra izan dira txapeldunak