EUSKAL HERRIA KIROLA
EH Kirola eta Baiona Futbol Taldearen arteko akordioa sinatu da
Kike Zurutuza (EH Kirola), Jon Laplace Artano eta Guilhem da costa Mongabure (Baiona Futbol Taldea)
AKORDIOA DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA-BAIONA FUTBOL TALDEA, EH KIROLA PROIEKTUA SUSTATZEKO
Baionako Futbol taldea orain dela 5 urte sortu zen futbol ligan aritzeko asmoz, Baiona kulturalki girotzeko (kontzierto eta ekitaldi ugari egiten dituzte urtean zehar) eta Hegoaldeko euskaldunekin harremanak sendotzeko.
Egun, 50 jokakari, 200 bazkide eta 2000 jarraitzale baino gehiago dituzte.
Pasa den asteartean, otsailak 11, lankidetza akordioa egin dute Donostiko Sei Herri Kirol Elkartearekin, EH Kirola proiektua sustatzeko. Horren karira X. Euskal Herria Koparen antolaketan parte hartuko dute, Lapurdiko partiden antolaketaren ardura hartuz eta lurralde hartan egin beharreko gestioaz arduratuz
KIROLA ETA EUSKARA
“Futbolaren inguruko hizkuntz kultura berri bat sortu behar dugu”
Beñat Larrañagarekin hizketan, “Futbol entrenatzaile ikastaroak euskaraz” jardunaldiaren harira
Kirolean euskararen erabilera sustatzeko 2021-2024 plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak
Jokalarien artean, entrenatzailearekin edo epailearekin harremanak euskaraz ematea sustatu nahi du egitasmoak
Ahotik Zelaira, futbolean euskara indartzeko ekimen berri bat
Egitasmoan parte hartzen duen Haritz Otxotorenarekin solasean