HERRI KIROLAK/SOKATIRA
640 kiloko Euskal Herriko sokatira txapelketako bi jardunaldi jokatu dira
640 kiloetako Euskal Herriko txapelketa hiru jardunalditara jokatuko da, eta honakoak dira zazpi talde parte-hartzaileak: Abadiño (Bizkaia), Beti-Gazte (Nafarroa), Ibarra (Gipuzkoa), Amaiur (Nafarroa), Txantrea (Nafarroa), Zuraide (Lapurdi) eta Ñapurrak (Lapurdi).
Aurreneko jardunaldia Abadiñon lehiatu zen urtarrilaren 9an, eta bertan aise irabazi zuten Beti Gazteko lesakarrek, tiraldi guztietan nagusitu eta sailkapeneko lehen postua lortuta. Ibarra sailkatu zen bigarren postuan, eta Amaiurrek eskuratu zuen hirugarren tokia.
Bigarren jardunaldia igande honetan, hilak 16, jokatu zen Bilboko La Casilla kiroldegian, non berriz ere nagusi izan ziren Beti Gazteko mutilak, honakoan ere tiraldi guztiak irabazita. Ibarra bigarren postuan mantendu zen aurrekoan bezala eta Zuraide izan zen hirugarren sailkatua.
- jardunaldiko emaitzak:
Beti Gazte 8 puntu
Ibarra 7 puntu
Amaiur 6 puntu
Ñapurrak 5 puntu
Abadiño 3,5 puntu
Zuraide 3,5 puntu
- jardunaldiko emaitzak
Beti Gazte 8 puntu
Ibarra 7 puntu
Zuraide 6 puntu
Ñapurrak 5 puntu
Amaiur 4 puntu
Txantrea 3 puntu
Abadiño 2 puntu
Lehenengo bi jardunaldiak jokatuta, honela dago unean-uneko sailkapen orokorra:
1-Beti Gazte 16 puntu
2-Ibarra 14 puntu
3-Amaiur 10 puntu
4-Ñapurrak 10 puntu
5-Zuraide 9,5 puntu
6-Txantrea 3 puntu
7-Abadiño 2 puntu
Gauzak honela, datorren larunbatean, urtarrilak 22, Berangon jokatuko dute gizonezkoen 640 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia, non Beti Gazte, Ibarra, Amaiur, Ñapurrak, Zuraide eta Txantrea lehiatuko diren kategoria honetako txapelaren bila.
Bilboko ekitaldian, emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldia ere jokatu zen, bertan lehia estua izan zutelarik Beti Gaztek eta Gaztedik. Lesakarrek eta bizkaitarrek lehen postuan berdindu egin zuten, bosna puntu eta erdi lortuta. Ibarra izan zen hirugarren (4 puntu), Badaiotz laugarren (3 puntu), Abadiño A bosgarren (2 puntu eta) Abadiño B seigarren (puntu 1).
Euskal Herriko Sokatira txapelketaren egutegia
-Urtarrilaren 22an, gizonezkoen 640 kiloko finala eta emakumeen 540 kiloko jardunaldia jokatuko Berangon.
-Urtarrilaren 29an, emakumezkoek 540 kiloko azken jardunaldia eta gizonezkoen 600 kiloko aurrenekoa jokatuko dute Bakion.
-Otsailaren 5ean Erandion (Bizkaia), gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia eta emakumeen 500 kiloko lehena jokatuko dute.
-Otsailaren 12an jokatuko dute gizonezkoen 600 kiloko hirugarren eta azken jardunaldia eta emakumezkoen 500 kiloko bigarrena, oraindik zehaztu gabe dagoen herrian.
-Otsailaren 19an, txapelketa mistoa (580 kilo) lehiatuko da egun bakarrean, Ibarran.
-Otsailaren 26an, azkenik, emakumezkoen 500 kiloko hirugarren eta azken jardunaldiaz gain, gizonezkoen 560 kiloko txapela jokatuko da egun bakarrean Ibarran.
Euskal Herriko Goma Gaineko Soka Tira Txapelketa abian
Irlandako mundiala ortzimugan, datorren larunbatean hasiko da Euskal Herriko zortzinakako sokatira txapelketa
Heri kirolak nagusi astebukaeran: sokatira eta aizkolari txapelketak
Bizkaiko Aizkolari Txapelketa Nagusia eta Bizkaiko Goma Gaineko Txapelketaren finala lehiatu dira
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako azken jardunaldia
Berriozarreko finaletan bezala, azken lehia hontan Beti Gazte nagusitu da