HERRI KIROLAK/SOKATIRA
600 kiloetako lehen jardunaldia jokatu da
Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako 600 kiloko kategorian honako taldeak arituko dira nor baino nor gehiago: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B, Gaztedi C eta Getxo.
Guztira hiru jardunalditan erabakiko dira 640 kiloetako txapelak: lehenengoa ekainaren 12an Goiherri-Erandion, bigarrena ekainaren 19an Getxon eta hirugarrena ekainaren 26an Zumarragan.
Pasa den larunbatean jokatu zen aurreneko jardunaldia, eta bertan Gaztedi A taldea nagusitu zen, orotara 6,5 puntu bilduta, atzetik bigarren Goiherri izan zelarik puntuazio berdinarekin. Hirugarren Gaztedi B izan zen 5 punturekin, laugarren Akelarre 4 punturekin, bosgarren Mutriku 3 punturekin, seigarren Getxo bi punturekin eta zazpigarren Gaztedi C puntu bakarra lortuta.
Kontutan hartu behar da, Gaztedi A taldea 640 kiloko kategoriako txapela merezimendu osoz irabaztetik datorrela, hiru jardunaldietan onena izanda. Guztira 20,5 puntu bildu zituen Gaztedi Ak, atzetik bigarren postuan Goiherri (18,5) eta Gaztedi B (14 puntu) sailkatu zirelarik.
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa
Txapelketaren egutegia:
680 KILO: Maiatzak 1 (Aulesti), maiatzak 8 (Azkoitia) eta maiatzak 15 (Berriatua).680 kiloko lategorian honako taldeak arituko dira: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
640 KILO: Maiatzak 22 (Mutriku), maiatzak 29 (Hernani) eta ekainak 5 (Laukiz). Talde parte-hartzaileak: Mutriku, Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
600 KILO: Ekainak 12 (Goiherri-Erandio), ekainak 19 eta ekainak 26 (lekua zehazteke). Lehian arituko dira Mutriku A, Goiherri A, Goiherri B, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an oraindik zehaztu gabeko plazan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Aizkora zein harrijasotze finalak lehiatu ziren larunbatean Azpeitian
Larrañaga-Rekondo eta Irati Astondoa aizkoran eta Peñagarikano harri jasotzen txapeldunak izan dira
Igande honetan hasiko dira Nafarroako Herri Kirol Jokoak
Aurtengo txapelketa apirilaren 5a arte luzatuko da, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko direlarik
Dena prest Binakako Aizkolarien finalerako
Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala, Emakumezkoen Aizkolari Banakako Txapelketarena eta Urrezko Harrijasotzaileena jokatuko dira.