HERRI KIROLAK/SOKATIRA
560 kiloko bigarren jardunaldia jokatu da Erandion
2021eko Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa azkenengo txanpan sartuta dago, eta azkeneko asteburu hauetan 560 kiloetako kategoria lehiatzen ari dira.
Pisu honetan aritzen diren taldeak honakoak dira (600 kiloko txapelketan lehiatu ziren taldeak jarraitzen dute, Getxoko sokatira taldea izan ezik): Gaztedi ‘A’, Gaztedi ‘B’, Gaztedi ‘C’, Mutriku, Goiherri eta Akelarre.
Aurreneko jardunaldia uztailaren 3an lehiatu zen Laukizen, non Gaztedi A (6 puntu) taldea nagusitu zen, Goiherri (5 puntu) bigarren sailkatu zelarik. Gaztedi B (4 puntu) eta Akelarre (3 puntu) sailkatu ziren hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren eta azkenik Mutriku (2 puntu) izan zen bosgarren eta Gaztedi C seigarren (1 puntu).
Pasa den larunbatean berriz, uztailak 10, Erandioko Goierri auzoan jokatu zuten bigarren jardunaldia. Gaztedi A (6 puntu) tiraldi denak irabazita nagusitu zen, eta haren aurka soilik galduta Goiherri (5 puntu) sailkatu zen bigarren. Horien atzetik, Gaztedi B (4 puntu) eta Akelarre (3 puntu) geratu ziren, Mutriku izan zen bosgarren (2 puntu) eta Gaztedi C seigarren. Berdinketa gabeko saioa izan zen.
Orain arteko bi jardunaldiak jokatuta honela dago bada sailkapen orokorra:
Gaztedi ‘A’ 12 puntu
Goiherri 10 puntu
Gaztedi ‘B’ 8 puntu
Akelarre 6 puntu
Mutriku 4 puntu
Gaztedi ‘C’ 2 puntu
Hirugarren eta azkeneko jardunaldia datorren larunbatean jokatuko da, uztailak 17, Laukizen 17:00etatik aurrera, hura jokatuta 560 kiloko txapela nork jantziko duen orduan argituko delarik.
Gero, aurtengo Euskadiko Lur Gaineko Txapelketari amaiera emateko, hilaren 23an lehiatuko dute 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa, Gatikako Butroe auzoan, jardunaldi bakarrera.
2021eko Lur Gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketaren egutegia:
560 KILO: Uztailaren 3 (Laukiz), 10 (Goiherri-Erandio) eta 17an (Laukiz). Goiherri, Akelarre, Getxo, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C.
580 KILO MISTOA: Uztailaren 24an gatikan, Gaztedi A, Gaztedi B eta Gaztedi C arituko direlarik.
Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako lehen kanporaketa jokatu da Deustun
Ibai Soroak eta Suharri Rodriguezek eskuratu zuten finalerako txartela
Bizkaiko taldekako harrizulatzaile eta binakako aizkora txapelketak jokatu dira
Aizkoran Larrea aita-semeak nagusitu ziren eta harrizulatze lanetan Burdin Gazteak taldea izan zen txapelduna
Nafarroako lehen mailako aizkora txapelketaren finalistak erabaki dira
Kanporaketan, Iker Vicentere, Eneko Saralegi, Julen Olano, Jon Rekondo eta Joxean Etxeberria sailkatu dira