MENDIKO LASTERKETAK

2022ko EMFaren mendiko lasterketen egutegia zehaztu da

2021/12/16

Argazkiak: emf.eus

Euskal Mendi Federazioak datorren urterako Mendi Lasterketen txapelketen egutegia aurkeztu berri du, betiere kontutan hartuta proba horiek eta beste batzuk egiteko, pandemiaren osasun-bilakaerak unean-unean dituen egoerak eta mugek baldintzatuko dutela.

Mendiko Lasterketen Egutegia EMF 2022

 

KOPA

-2022ko martxoaren 19an KOLAZINOKO MENDI EGUNA,  LINEA modalitatea, Ganguren M.T eta Tiritu Kultur Elkarteak antolatuta. 24 kilometro eta 1600 metroko desnibel positiboa duen proba Bedian lehiatuko da.

-2022ko apirilaren 2an: KILIMON TRAILA, LINEA modalitatea, Lizarpe Mendi Klubak antolatuta. 23 kilometro eta 1500 metroko desnibel positiboa duen proba Mendaron lehiatuko da.

-2022ko ekainaren 19an: AMURRIO TRAILA, LINEA modalitatea, Amurrio trailak antolatuta. 32 kilometro eta 1780 metroko desnibel positiboa duen proba Amurrion lehiatuko da.

 -2022ko uztailaren 9an: LABASTIDA TRAILA, LINEA modalitatea, Margoki.rolak Kirol Klubak antolatua. 25 kilometro eta 1200 metroko desnibel positiboa duen proba Bastidan lehiatuko da.

-2022ko azaroaren 13an: URDUÑAKO MENDI LASTERKETA, LINEA modalitatea, Gualdetxu mendi bizikleta eta trail taldeak antolatuta. 33 kilometro eta 1750 metroko desnibel positiboa duen proba Urduñan lehiatuko da.

TXAPELKETAK

-2022ko maiatzaren 14an: DOMUSA TEKNIK 40 MLK, ULTRA modalitatea, Lagun Onak antolatua. 65 kilometro eta 3700 metroko desnibel positiboa duen proba Azpeitian lehiatuko da.

-2022ko irailaren 27an: GORBEIA SUZIEN, LINEA modalitatea (kadeteak, jubenilak juniorrak eta promesen mailetan), Suzien Mendi Klubak antolatua. 21 kilometro eta 1200 metroko desnibel positiboa duen proba Zeanurin lehiatuko da.

-2022ko irailaren 17an: SORGINEN LASTERKETA, LINEA modalitatea nagusien mailan, Durangoko Masters kirol klubak antolatua. 21 kilometro eta 1750 metroko desnibel positiboa duen proba Atxondon lehiatuko da.

-2022ko irailaren 17an: SORGINEN LASTERKETA, LINEA modalitatea kluben arteko mailan, Durangoko Masters kirol klubak antolatua. 21 kilometro eta 1750 metroko desnibel positiboa duen proba Atxondon lehiatuko da.

-2022ko azaroan, oraindik zehaztu gabeko datan: ANBOTO KV, K. BERTIKALA modalitatean, Asuntze Mendi Taldeak antolatua. 3,8 kilometro eta 1000 metroko desnibel positiboa duen proba Atxondon lehiatuko da.