EUSKAL PILOTA
2022ko E.H-ko Pilota Egokituko topaketa, larunbatean Azpeitian
Argazkiak: euskalpilota.org
Larunbat honetan, lehen aldiz, Euskal Herri mailako Pilota Egokituko topaketa bat antolatuko da Azpeitian. Honen helburua, Gipuzkoan orain dela 12 denboraldi hasi zen hazia Euskal Herri guztira hedatzea da, etorkizun labur batean Euskal Herriko Pilota Egokituko txapelketa antolatu ahal izateko.
Helburu garrantzitsu hau lortzeko, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako batzar orokorrak aurrerapauso garrantzitsu bat eman zuen 2020an, Euskal Pilotako arautegi orokorrean, Pilota Egokituko arautegi propioa onartuz, horrela antolatzen diren eta antolatuko diren txapelketak erregulatzeko erraminta sortuz.
Topaketa hau egin ahal izateko ezin dugu ahaztu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol egokituen federazioak azken 12 urteetan elkarlanean Pilota Egokitua bultzatzeko egin duten esfortzua eta lan guzti horren emaitza dela, larunbat honetan Azpeitian antolatuko den topaketa.
Topaketaren ezaugarriak honakoak izango dira:
Partehartzaileak: urritasun fisikoa: 13; adimen urritasuna: 18.
Espezialitateak: Gomazko Paleta Gurpildun Aulkian eta Teniseko Paleta (adimen urritasuna duten pertsonentzat).
Pilotalekuak: Izarraitz eta Betharram.
Antolaketa:
Goizean (11:00-13:00):
Betharram pilotalekuan: adimen urritasuna duten pertsonentzat, Teniseko Paletako jolasak, ariketa desberdinak eta lehiaketa txikia.
Izarraitz pilotalekuan: Gomazko Paletako Gurpildun aulkiko pilotarientzat zuzendutako saio didaktikoa eta lehia txikia.
Arratsaldez (16:00-18:30):
Izarraitz pilotalekuan: adimen urritasuna eta gurpildun aulkiko pilotarientzat zuzendutako jolasak, ariketak, erakustaldiak eta lehia.
Bazkaria: Goizeko saioa bukatu eta gero, topaketan parte hartuko duten pilotari, laguntzaile eta antolatzaileentzat bazkaria egingo da.
Antolatzaileak: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
Laguntzailea: Azpeitiako Udala.
Emakumeen I. Masters Gasteiz pilota txapelketako finalak jokatu dira
Eskuz Iera Agirre eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu ziren eta gomazko paletan Haizea Salanueva eta Itxaso Erasun
Banakako Erremonte Txapelketaren aurreko ligaxkako azken partida jokatu da
Ansa II.ak Goikoetxea V.ari 30-11 irabazi zion
Ane Isasmendi eta Irati Ruiz de Azua, txapeldun
Green Capital emakumezkoen gomazko paletako X. Torneoaren finalean Salanueva-Aldama bikoteari 30-10 irabazita