TXIRRINDULARITZA
2022ko data ofizialak: Itzulia Basque Country, Itzulia Women eta Donostiako Klasikoa
UCI World Tourreko 2022ko egutegiak Itzuliko eta Klasikoko gizonezkoen probak izango ditu
Euskal Herriko Itzulia apirilaren 4tik 9ra lehiatuko da eta Donostia Klasikoa berriz, uztailaren 30ean izango da. Emakumeen modalitateari dagokionez, lasterketa berri bat izango dugu (maiatzaren 13tik 15era) izango da, Klasiko femeninoa zenaren oinorde gisa, hiru egunetan jokatuko dena eta 2021eko Klasikoaren ibilbidearen oso antzekoa izango duena.
Aurtengo Itzulia Hondarribian amaituko da dozena erdi kilometroko erlojupeko batekin, eta orohar lasterketak azken edizioetako eskemari jarraituko dio. Itzuliak Nafarroarekin bat egingo du bigarren egunean, Leitza eta Viana lotuko dituen etapa batekin.
Lehiaketaren hirugarren egunerako, Laudio eta Amurrio lotuko dira, 180 kilometroko jardunaldi batean. Arabatik irten gabe, laugarren etapak Gasteiz izango du abiapuntu, eta bosgarren etapan aldiz, tropela Bizkaia aldera joango da, Urdaibaitik igaroko delarik neurri handi batean.
Euskal txirrindularitzako santutegi batean amaituko da lasterketa, izan ere, Arrateko gailurreranzko azken igoeran erabakiko baita 2022ko txapelduna.
Bestalde, azkenean, 2022an Itzulia Women errealitate bihurtuko da, eta UCI Women’s World Tour kategorian estreinatuko da. Proiektu honekin, Itzuliak eta emakumeen txirrindularitzak hazten jarraitzen dute, Euskal Herrian emakumeen txirrindularitza berriz ere punturik gorenera eramateko ahalegina egin delarik.
Itzulia Women maiatzaren 13tik 15era izango da. Hiru eguneko lasterketa honek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak zeharkatuko ditu, eta Gipuzkoan bukatuko da. Azken etapa horrek emakumeen Donostiako Klasikoaren lekua hartuko du egutegian.
Dena den, datozen hilabeteetan 2022ko lasterketen inguruko xehetasun gehiago argitaratuko dira.
TXIRRINDULARITZA
Daniel Felipe Martinezek eskuratu du 2022ko Itzulia
Eibarren hasi eta Arraten amaitu den azken etapan erabaki da lasterketa, non garaipena Ion Izagirre ormaiztegiarrak erdietsi duen
Carlos Rodriguezentzat etapa eta Evenepoelentzat lidergoa
Andaluziarrak bereganatu du Zamudio eta Mallabia artean jokatu den Itzuliko 5. etapa
Daniel Felipe Martinezen garaipena Zamudion
Itzuliko laugarren etapan esprintean erabaki da garaipena berriro ere