MENDIKO LASTERKETAK
2021eko mendiko lasterketen rankinga, bertan behera
Beste kirol askotan gertatzen ari den antzera, koronabirusak ere bete-betean jo du mendi jardueren egutegia
Gaur egun, COVID-19ak sortutako egoerak erabateko ziurgabetasuna izaten jarraitzen du. 2020. urtea oztopo handia izan da diziplina guztientzat, bai txapelketei eta lehiaketei dagokienez, baita kirol-jardunari berari dagokionez. Eta badirudi, 2021a ere ez dela ezberdina izango, udara arte behintzat. Gaur egun, Euskal Mendi Federazioak ez du aurreikusten 2021eko Mendiko Lasterketen Rankinga antolatzeko moduko gutxieneko lasterketa kopuru bat ospatzeko bermerik, eta ez die ziurgabetasun gehiago gehitu nahi jokoan dauden aldagaiei.
Ondorioz, eta azken urteetan lehiaketa mota hori aurrera ateratzeko federazioarekin lankidetza estuan aritu diren klubei jakinarazi ondoren, EMFFVMk ez du 2021eko ekitaldia antolatuko.
Behin erabakia hartuta, EMF-FVMk elkarlanean jarraituko du antolatzaileekin, lineako, bertikaleko eta ultra distantziako txapelketak aurrera ateratzen saiatzeko.
Bien bitartean, eta aurrerago normaltasunera itzultzeko zain, Euskal Mendi Federazioak agur bero bat bidali nahi izan die mendizale guztiei.
Gogoratu beharra dago, 2020ko rankina ere bertan behera geratu zela bere momentuan:
Lehenik mendiko eskiko txapelketak eta probak izan ziren bertan behera utzi behar izan ziren probak eta ondoren 2020ko mendi lasterketen egutegia izan zen kalteak jaso zituena.
Pasa den martxoaren 12an, Euskal Mendi Federazioak bertan behera utzi edo atzeratu zituen bere esku zeuden kirol lehiaketa guztiak koronavirusaren hedapenak sortutako egoeraren bilakaera ikusita, eta hartu beharreko salbuespeneko neurriak aintzat hartuta.
Halaber, Euskal Selekzio ezberdinek ondorengo asteetan lehiatu behar zituzten probetan ez egoteko hautua ere egin zuen. Hau da, Europako hainbat kirol ekitaldi bertan behera gelditu ondoren, Euskal Mendi Federazioak, bere diziplinetako selekzio ezberdinek hurrengo datetan jokatu behar zituzten txapelketetan ez egotea erabaki zuen.
Euskal Federazioak bestalde, martxoaren 21ean eta 22an Europako Mendietan (Kantabria) antolatuta zituen Mendi Eskiko Euskal Kopako probak ere bertan behera uztea erabaki zuen. Eta azkenik, martxoaren 21ean jokatzekoa zen eta mendi lasterketetako rankingaren barruan zegoen Kolaziño Egunak ere atzeratzeko erabakia hartu zuen.
Gauzak horrela zeudela baina, hainbat eta hainbat lasterketa bertan behera uztea edo atzeratzea erabaki ondoren, EMF-k Mendi Lasterketetako 2020ko Rankinga bertan behera uztea erabaki zuen azkenean.
Bost korrikalari izango ditu Euskal Selekzioak Skyrruning Munduko Kopako finalean
Limone Sul Gardaran (Alpeak, Italia) jokatuko da finala, larunbatean
Iruñean egin da Euskal Herriko eskalada txapelketa
Irati Zabala, Gorka Ruiz eta Iñaki Arantzamendi nabarmendu dira Euskal Herriko eskalada txapelketetan
Ander Iñarra bigarren Skyrace Munduko Kopako Pirin Ultra lasterketan
Euskal Selekzioko Ander Iñarra lezoarra bigarrena. Eta, garailea, Aviron B.O.M. Taldeako Beñat Marmisolle baionarra