MENDI LASTERKETAK

2021eko Kobaz Koba Traila, bertan behera

by | 2021/01/26

Argazkiak: Kobaz Koba Trail

Otsailean zen jokatzekoa Zestoan Kobaz Koba 2021 Traila, baina proba ez jokatzea erabaki dute antolatzaileek, segurtasuna eta osasuna lehenetsiz, eta horren berri eman dute probaren webgunean jarritako ohar baten bidez. Lasterketa bertan behera uzteak pena izugarria ematen diela aitortu dute baina koronabirusaren garapena saihesteko neurriak errespetatzea garrantzitsuagoa dela azaldu dute, ahalik eta azkarren pandemia honekin amaitzen laguntzeko.

Hala diote hitzez hitz: “Pandemiaren bilakaerak zuhurrak izatera eta familia handi honetako kide garenon segurtasuna eta osasuna lehenestera behartzen gaitu. Familia honetako parte bihurtu gara antolatzaile, parte hartzaile, boluntario, babesle, laguntzaile eta probaz urtez urte gozatzen dutenak”.

Hala ere, aurten Kobaz Koba Traila jokatuko ez den arren, 2022koa gaurdanik buru-belarri prestatzen hasiko direla gaineratu du antolatzaile taldeak.

KOBAZ KOBA TRAILA bi probaz osatua dago: Artzei bidea (15km) eta Zaldei bidea (26km). Ibilbide osoak “8” baten forma hartzen du, Zestoako herria erdian geratzen delarik. Zestoako lurretan, azken izotz aroan, paleolitoaren amaieran, lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira, non gizaki haien aztarna material ugari eta labar arte ikusgarria aurkitu diren. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobazkoba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituaz.

Artzei bidea eta Zaldei bidea Ekain kobazuloan (Ekain koba, 2008an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua) aurkitzen diren eta izen berbera duten bi galerien omenez izendatu dituzte. Artzei, Izotz Aroan Zestoa inguruko leizeetan bizi ziren hartz haien omenez, eta Zaldei, zaldien erresistentzia eta edertasuna aintzat hartuaz.

Kobaz Koba Trailaren iazko edizioa joan den otsailaren 9an jokatu zen, eta Julen Ozaeta eta Oihana Kortazar izan ziren orduko irabazleak. Bi mendi lasterketa egin zituzten bi ibilbidetan barrena (Artzei bidea,15 kilometrokoa, eta Zaldei bidea, 26 kilometrokoa), guztira, 555 korrikalarik parte hartu zutelarik.

Esan bezala, proba luzean, Ozaeta eta Kortazar izan ziren irabazleak eta proba motzean, berriz, Beñat Etxabe eta Ainara Uribarri.

26 kilometroko probako sailkapena:

Gizonezkoak

1. Julen Ozaeta (Durango): 02:09:18
2. Iñigo Arantzamendi (Zumaia): 01:12:09
3. Borja Zubizarreta (Azkoitia): 02:12:22
4. Igon Manzisidor (Deba): 02:14:05
5. Iban Agirrezabala (Berastegi): 02:18:01
6. Unai Zialtzeta (Azpeitia): 02:18:37
7. Ander Erice (Iruña): 02:19:00
8. Ion Vegas (Agurain): 02:19:59
9. Sathya Paz (Zestoa): 02:20:30
10. Jose Luis Beraza (Uharte Arakil): 02:20:44

Emakumezkoak

1. Oihana Kortazar (Elgeta): 02:28:28
2. Leire Baraibar (Zumaia): 02:41:08
3. Maud Combarieu (Urruña): 02:46:03
4. Oihane Perez (Gernika): 02:55:30
5. Oihane Ziganda (Iruña): 02:59:10
6. Lide Gorostiola (Larrabetzu): 03:02:55
7. Nerea Azpiazu (Azpeitia): 03:10:40
8. Mirian Ubach (Vilassar de Mar): 03:15:40
9. Vanessa Pedrero (Zumaia): 03:19:23
10. Natalia Pendas (Madril): 03:19:55

15 kilometroko probako sailkapena:

Gizonezkoak

1. Beñat Etxabe (Bergara): 01:06:45
2. Ibai Makazaga (Orio): 01:07:47
3. Imanol Larrañaga (Azkoitia): 01:08:43
4. Jokin Etxabe (Bergara): 01:08:57
5. Iñaki Hormaetxe (Arrasate): 01:11:46
6. Ibai Etxeberria (Azpeitia): 01:11:58
7. Ibon Erdozain (Bera): 01:12:18
8. Amets Aranberri (Zestoa): 01:12:28
9. Mikel Usandizaga (Aia): 01:13:27
10. Ruben Adan Martinez (Caparroso): 01:14:21

Emakumezkoak

1. Ainara Uribarri (Oñati): 01:24:33
2. Alazne Irureta (Aizarnazabal): 01:31:30
3. Eztizen Duque (Portugalete): 01:33:06
4. Alaitz Oruesagasti (Azkoitia): 01:34:43
5. Paula Rodrigo (Gasteiz): 01:37:57
6. Isabel Etxaniz (Eibar): 01:38:23
7. Mari Karmen Seijas (Azkoitia): 01:38:23
8. Eva Gonzalez (Zornotza): 01:41:16
9. Miren Illarramendi (Azpeitia): 01:41:22
10. Helene Arzuaga (Laudio): 01:43:04