MENDI LASTERKETAK
2020ko Kosta Traila, bertan behera
Covid-19a dela eta, 2020ko kosta trail lasterketa bertan behera geratu da
Ekainaren 14an lehiatzekoa zen Kosta Trail lasterketaren hamabosgarren edizioa baina koronabirusaren pandemiak eragindako egungo egoera ikusita, Uribe Kostako hondartza eta itsaslabarretatik urtero jokatzen den lasterketa aurten ez egitea erabaki dute.
Antolakuntzak ateratako oharrean irakur daitekeenez, 2020ko edizioa bertan behera utzi arren, lasterketari inoiz baino indar handiagoz ekiteko asmoa dute berriro 2021eko ekainean.
Adierazi dutenez, aurtengo edizioa bertan behera uztea eta ez atzeratzea erabaki dute osasun-arrazoiak direla eta, baina baita urtearen bigarren erdian ohikoa izaten diren beste kirol-proba batzuen datetan eraginik ez izateko eta hala korrikalari eta ibiltariak ez saturatzeko ere. Gainera, itxialdiak irauten duen bitartean, kirolariek ezin dute aire zabalean entrenatu eta, ondorioz, probara berme osoz iritsi ahal izateko beharrezko sasoirik gabe iritsiko lirateke.
Amaitzeko, Kosta Trailek eskerrak eman nahi izan dizkie bere babesleei urtero ematen duten laguntza dela eta, GaituzSport Fundazioari, aurtengo edizioan bildutako diruaren zati bat jaso behar zuen erakundeari, agertutako ulermenagatik, eta parte-hartzaileei, parekorik ez duen proba honetaz gozatu ahal izateko beste urtebete itxaron beharko dutelako.
Halaber, hurrengo urteko edizioarekin lotutako gainerako gaien inguruko informazioa uneoro emango dutela jakinarazi dute, www.kostatrail.com helbidean, www.facebook.com/kostatrail profilean eta Twitterreko @kostatrail helbidean.
5000 partehartaile baino gehiago izan ohi dituen kirol ekitaldi honetan 21 kilometrotako mendi-maratoi erdia lasterketa nagusia izaten jarraitzen du, 20 eta 7km-ko martxak eskutik izanez: 7 kilometroko ibilbide arina eta zailtasunik gabekoa, familiako kide guztiei gozatzeko aukera ematen diena eta 20 kilometroko mendi-ibilbidea, zailtasun ertainekoa.
Sopelan hasi eta bertan amaiera duen proba honen ibilbide guztia baso eta zelai ikusgarrietatik dihardu helburua korrikolariek ondo pasatzea izatea delarik. Hala ere, ezin da ahaztu asfalto zatiak, mendi pistak edo baso bidezidorrak karreraren alde teknikoak uztertzen dituela ibilbideari multitrack nortasuna emanez.
Iazko edizioaren sailkapena ikusteko sakatu HEMEN
Andikona Albizurik eta David Garciak irabazi dute Tabirako mendi lasterketa
Durangoko Tabira auzoko jaien barruan antolatutako ekimenean, 120 korrikalarik parte hartu zuten
Maite Maiora txapeldun Saint Lary Patoun
Mendaroarrak Frantziako Saint Lary-Soulan herri inguruan jokatzen den Saint Lary Patou Trail mendi maratoia irabazi zuen
Euskal Herriko mendi duatloi zirkuituaren egutegia zehaztu dute
Igantzin hasiko da iraileko lehen igandean, eta Adunan amaituko da azaroan