MENDI LASTERKETAK
Zuiako Duatloia irabazi dute Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentesek
Euskadiko Distantzia Erdiko Txapelketarako baliagarria izan zen I. Zuia Duatloi Txapelketa lehiatu zen pasa den larunbatean, bertan Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentes nagusitu zirelarik.
Probari ekiteko, hamalau kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste zazpi kilometro korrika.
Egun gogorra izan zuten gure taldekideek, izan ere, 30 gradu inguruko tenperatura eta hego haizea batu zitzaizkien berezko gogortasuna zuen distantzia eta zirkuituari. 197 atletek lortu zuen helmugako lerroa gainditzea, baina 72 parte hartzailek erretiratu beharra izan zuten.
Gonzalo Fuentes eta Enara Oronoz faboritoak ziren eta ez zuten hutsik egin. Lehenak ateratzen emakumeak izan ziren eta hasieratik Arrate Mintegi aurretik ibili zen, T1 puntuan 2 minutu eta 20 segundo ateratzen ziozkiolarik Enara Oronozi eta 4 minutu Diana Vecillas eta Sandra Martinezi. Txirringaz egindako tartean ordea, Oronoz jarri zen lasterketaren buruan eta T2 puntuan 3 minutu eta 30 segundoko aldea zuen Vecillasekiko eta 4:20 Laguna, Martinez zein Miren Bikuñarekiko.
Korrika egin beharreko azkeneko 7 kilometroak luzeak egin zitzaizkion Oronozi baina hala ere abantaila kudeatzen asmatu zuen eta helmuga zapaltzen aurrena izan zen, 3:51:25ko denbora eginda. Bigarren Diana Vecillas izan zen eta hirugarren Sandra Martinez.
Gizonezkoen duatloian berriz, Urko Herran jarri zen lasterketaren buru aurreneko kilometroetan baina T1era heldu aurretik Gonzalo Fuentes, Javi Peréz, Arnaiz Beñat eta Diego Méntrida harrapatu egin zuten.
Txirringarekin ordea Gonzalo Fuentes joan zen aurretik, T2 puntura bakarrik ailegatzerakoan, 50 segundo ateratzen zizkiolarik Javi Perezi, 1:35 Mugika zein Mentridari. Lasterka egin beharreko azken tartean aldeari eutsi zion Fuentesek eta hartara garaipena eskuratu zuen, atzetik Diego Mentrida eta Javi Perez helmugaratu zirelarik.
SAILKAPENAK:
Emakumezkoak
1 ENARA ORONOZ MATEO SALTOKI TRIKIDEAK 3:51:11
2 8 DIANA VECILLAS SAMPEDRO CAFES FORONDA DIDA KIR 3:53:28
3 10 SANDRA MARTINEZ SIERRA TRI INFINITY MÓSTOLES 3:54:28
4 3 IOANA OSA LARRUZEA ALUSIGMA PEÑOTA DENTA 3:55:31
5 2 ARRATE MINTEGUI GONZALEZ LEA LA BLANCA 3:58:13
6 29 JANIRE FERNANDEZ DE OLANO ROJAS LEA LA BLANCA 4:06:38
7 9 MIREN JOSUNE BIKUÑA ZUBIA SESTAO TRIATLOI TALDEA 4:07:09
8 17 IZASKUN AIZPIRI OLIVAN JAZ EIBAR TRIATLOI TALDE 4:10:23
9 13 NAIADE VELASCO RODRIGUEZ SESTAO TRIATLOI TALDEA 4:10:44
10 12 MIREN APRAIZ ROMERO SESTAO TRIATLOI TALDEA 4:12:05
Gizonezkoak
1 103 GONZALO FUENTES ISASI ALUSIGMA PEÑOTA DENTA 3:06:02
2 105 DIEGO MENTRIDA ZAMARRA AD TRIATLÓN ECOSPORT A 3:06:
3 104 JAVIER PEREZ GARCIA DESAM.ES 3:07:22 2
4 109 MIKEL MUGICA BIKUÑA ALUSIGMA PEÑOTA DENTA 3:08:55
5 158 ALEXANDER UNZUETA ORMAECHEA INDARPAK KIROL KLUBA 3:11:27
6 111 ALBERTO BRAVO SANCHEZ ALUSIGMA PEÑOTA DENTA 3:12:46
7 116 AITOR SAN VICENTE ASTOBIZA ALUSIGMA PEÑOTA DENTA 3:13:43
8 107 JAVIER GARCIA GOMEZ NS DAVIDTOROWATCHES 3:14:48
9 406 MARCOS YANIZ PEJENAUTE SALTOKI TRIKIDEAK 3:15:05
10 113 AITOR REGILLAGA BELOKI AMANDARRI TRIATLOI KLU 3:17:27
2020. urteko mendi lasterketen egutegia zehazten hasia da
Gorbeia Suzien probak izen-emate epea zabaldu du, Hiru Handiak lasterketa urtero egingo da eta Ultren Euskal Herriko Txapelketa maiatzean jokatuko da
Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea zabalik
Ekainaren 6an izango den mendi lasterketa bi modalitatetan lehiatuko da, bakarkakoa eta erreleboka
Eneko Gurrutxagak jantzi du Euskal Herriko Mendi Duatloien Zirkuituko txapela
Sailkapen orokorrean puntu gehien lortuta irabazi du Zirkuitua