HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Zortzinakako Sokatira Txapelketako beste jardunaldi bat Burgun
Euskal Herriko Goma Gaineko Euskal Herriko zortzinakako Txapelketan Beti Gaztek eusten dio orainarte erakutsitako erabateko nagusitasunari
Launakako txapelketaren ondoren, Euskal Herriko zortzinakako goma gaineko sokatira txapelketa Azkoitian abiatu zen pasa den larunbatean.
680 kilotan eta jardunaldi bakarrera, gizonezkoen zortzi taldek aritu ziren lehian eta Beti Gaztek lortu zuen txapela janztea. Honetaz aparte, emakumezkoen 540 kiloko lehen jardunaldian eta gizonezkoen 640koan ere nagusitu ziren.
Larunbat honetan Burgun (Araba) jokatutako jardunaldian, emakumezkoak 540 kilotan eta gizonezkoak 600 kilotan, aspalditik indarrean mantentzen duten nagusitasunari eutsi diote lesakarrek.
Emakumezkoetan, 540 kilotanko bigarren jardunaldia lehiatu zen eta Beti-Gaztek irabazi zituen tiraldi guztiak beste behin ere: Beti Gazte 5 puntu, Badaiotz 4, Txantrea 2,5, Gaztedi 2,5 eta Ibarra 1. Beraz, Emakumezkoen sailkapen orokorra honela geratu da: Beti Gazte 10 puntu, Badaiotz 8, Txantrea 5,5, Gaztedi 4,5 eta Ibarra 2.
Gizonezkoetan 600 kilotako lehenengo jardunaldian ere lesakakoek tiraldi guztiak irabazi zituzten: Beti Gazte 7 puntu, Gaztedi 6, Ibarra 5, Berriozar 4, Murueta 3, Txantrea 2 eta Antsoain 1.
Astebukaera honetan bertan, igandean baina, Busturiako Altamira auzoan 640 kiloko gizonezkoak ere aritu dira nor baino nor.
Hurrengo jardunaldien egutegia:
-Urtarrilak 25ean, 640 kiloko kategoriako gizonezkoak eta 540 kiloko emakumezkoak (azken egunak) izango dira aurrez aurre Idiazabalen.
-Otsailaren 1ean, oraindik zehaztu gabeko arabako herriren batean, 600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira.
-Otsailaren 8an Ibarran, 600 kiloko gizonezkoak (azken egunak) eta 500 kiloko emakumezkoen txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.
Talde partehartzaileak:
Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.
Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketako finalak jokatu dira Berriozarren
Emakumezkoen 260 kiloko zein gizonezkoen 300 kiloko finaletan Beti Gaztek eskuratu du txapela
Euskal Herriko launakako sokatira txapelketako jardunaldia Ozetan
Bigarren jardunaldi honen ostean Txapelketako finalerako sailkapena erabakita gelditu da
Euskal Herriko lauko sokatira txapelketa, Ozetan
Ozetan 300 kilotan aritu ziren gizonezkoak eta 260tan emakumezkoak