HERRI KIROLAK/SOKATIRA
Zortzinakako Sokatira Txapelketa Busturian
Euskal Herriko Goma Gaineko zortzinakako Txapelketan Beti Gazte jaun eta jabe
Launakako txapelketaren ondoren, Euskal Herriko zortzinakako goma gaineko sokatira txapelketa Azkoitian abiatu zen urtarrilaren 11an Azkoitian. Hurrengo jardunaldia urtarrilaren 12an izan zen Mungian eta hirugarrena 18an Burgelun.
Laugarren jardunaldia aldiz, igande honetan lehiatu zen Busturiko Altamira auzoan, gizonezkoak neurtu zirelarik 640 kilotan.
Bertan Beti-Gazte izan zen irabazlea, tiraldi guztiak irabazita (8 puntu). Ondoren, Ibarra (7), Zuraide A (6), Murueta (5), Zuraide B (4), Txantrea (3) eta Abadiño eta Antsoain 1,5ekin berdinduta.
640 kiloko bigarren saio honen ondoren, kategoriako finala larunbatean, urtarrilak 25, lehiatuko dute Idiazabalgo pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.
Hain zuzen ere, aurretik egindako 640 kiloko jardunaldi bietan puntu gehien lortu dituzten sei taldeak sailkatu dira finalerako. Puntuazioaren arabera, horrela sailkatu dira: Beti-Gazte, Ibarra, Zuraide A, Murueta, Txantrea eta Zuraide B. Finaletik kanpo gelditu dira Abadiño eta Antsoain.
Hurrengo jardunaldien egutegia:
-Urtarrilak 25ean, 640 kiloko kategoriako gizonezkoak eta 540 kiloko emakumezkoak (azken egunak) izango dira aurrez aurre Idiazabalen.
-Otsailaren 1ean, oraindik zehaztu gabeko arabako herriren batean, 600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira.
-Otsailaren 8an Ibarran, 600 kiloko gizonezkoak (azken egunak) eta 500 kiloko emakumezkoen txanda izango da.
-Otsailaren 15ean berriz, Berriozarren, 560 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak (azken egunak).
Eta azkenik, otsailaren 16an, Ezkabarten goizeko 11,30tan hasita, 580 kiloko kategoria mistoko txapelketa jokatuko da, egun bakarrera.
Talde partehartzaileak:
Gizonezkoak:
-680 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Goiherri, Zuraide A, Zuraide B, 6 Conceyos, Abadiño eta Murueta taldeak.
-640 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Zuraide A, Zuraide B, Txantrea, Abadiño eta Murueta taldeak.
-600 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Gaztedi eta Murueta taldeak.
-560 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Txantrea, Gaztedi eta Murueta (azken honen parte hartzea zalantzan dago) taldeak.
Emakumezkoak:
-540 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
-500 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Antsoain, Txantrea, Badaiotz eta Gaztedi taldeak.
Mistoa: 580 kilokoan, Ibarra, Beti Gazte, Berriozar, Antsoain, Txantrea, Bizindar, Gaztedi A eta Gaztedi B (azken honen parte hartzea ez da ziurra) taldeak.
Goiherrik irabazi du Bizkaiko sokatira txapelketa
Bi jardunaldiak irabazi eta guztira 10 puntu eskuratu zituen. Bigarren Gaztedi geratu zen 8 punturekin eta Akelarre hirugarren 6 puntu pilatuta
2021eko Getxoko lurreko Sokatira Mundialaren Txapelketa
Irailaren 15etik 19ra izango da, eta kluben lehiaz aparte, herrialdeen arteko txapelketan parte hartuko du Euskal Herriko selekzioak
Goiherrik irabazi du Euskadiko Sokatirako Txapelketa 560 kilotan
Bost mailetan jokatu da Euskadiko Txapelketa, eta horietariko lau kategorietan lortu du garaipena Goiherrik: 680, 640, 600 eta 560 kilotan