EUSKAL PILOTA

Zesta-punta Daniara itzuliko da

by | 2022/03/30

Argazkiak: Jai Alai News

Dania Jai Alaik azaroaren 28an amaitu zuen bere jarduera. Floridakoa Estatu Batuetako zesta-puntako azken frontoi tradizionala zen, pilotari-koadro egonkor batekin. Garai baten amaiera izan zen beraz.

Lau hilabete geroago, Dania Jai Alai berriro irekiko da, gonbidapen-txapelketa bat antolatzeko, “Battle at the Palace” izenekoa. Lehenik eta behin, oso berri ona da kantxa zutik mantentzea eta Ameriketan zesta-puntako txapelketa bat antolatzea, kirolean oinarritua, eta ez apustuan.

Nobedadea da AEBko frontoi batek, bere negozioa itxi ondoren, zesta txapelketa bat berriro antolatzea, horretarako legezko betebeharrik izan gabe, baina Dania Jai Alaik zesta-puntaren aldeko urratsa eman du. Bere baliabide eta mugekin, baina egin du. Azaroko azken asteetan, itxi aurretik, enpresak ikusi zuen jende askok kirolean interesa zuela, eta ez apustuan bakarrik, eta horren ondorioz txapelketa berri bat antolatzeari ekin zion.

Txapelketa hau Battle at the Palace izenarekin bataiatu dute eta bertan honako bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago garaipenaren bila:

XABI BARANDIKA (Gernika-Lumo)-UNAI LEKERIKA (Gernika-Lumo)

JOHAN SOROZABAL (Miarritze)-GORKA SOROZABAL (Miarritze)

AIMAR ALDAZABAL (Berriatua)-IBON ALDAZABAL (Berritua)

ALEX HORMAETXEA-THIBAULT BASQUE

IÑIGO GOROSTOLA ARRIETA (Durango)- IÑAKI URBIETA (Zumaia)

JON ZULAIKA (Donostia)- GORKA ALDAZABAL UBILLA (Markina-Xemein)

JEAN OLHARAN (PAU)-NICOLAS ETXETO (Bidart)

DAVID ITURBIDE (Noain)-ALAIN URBISTONDO ARTA

Aimar Aldazabalek, Winter Series txapelketako txapeldunordeak, aurrelari gisajokatuko du txapelketa hau. Bere ibilbidearen zatirik handiena egin duen posizioa da hau, nahiz eta azken urteetan atzelari lanetan aritu den.

TXAPELKETAREN EGUTEGIA

-Lehenengo jardunaldia:

*Apirilak 1. Ostiralean, 19: 00etan. Lehiaketa hasten da.

BARANDIKA-LEKERIKA vs JOHAN-GORKA

HORMAETXEA-BASQUE vs ARRIETA-URBIETA

*Apirilak 2.  Larunbata, 19: 00etan

ZULAIKA-UBILLA vs AIMAR-IBON

OLHARAN-ETCHETO vs ITURBIDE-ARTA

-Bigarren jardunaldia, Apirilaren 3an eta 7an.

-Finalerdiak, apirilaren 8an eta 9an.

-Finala, apirilaren 10ean.

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Erkiaga eta Zabala, txapeldun

Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak bi setetan gainditu dituzte Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal (7-15 eta 12-15)