FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA
Zenbaki sarituak
VIII. Euskal Herria Koparen finaleko atsedenaldian oparien zozketa egin genuen sarrera erosita zeukaten ikusleen artean. Zozketarako sarrera bileteak zeukan zenbakia sartu genituen bonboan, gehi sarrera elektronia erositako sarreren seriea. Saritutako zenbakiak ondoan jarri ditugu, sariaren ostean.
1.- 2019an Parisen egingo den Munduko finalerako bi lagunentzako sarrerak, bidaia eta egonaldiarekin (ikurriña ere oparituko diegu, euskaldunok oraindik ofizialki jokatu ezin dugun txapelketa horretan gutxienez harmailetan nabari gaitezen)
Saritutako sarrera zenbakia: 99 [Oraindik ez da sariduna agertu]
2.- Koikili Aterpetxean familia egonaldia, gosaria barne
Saritutako sarrera zenbakia: 10 [Saritua: Ibai Fernandez (Bilbo)]
3- Boroa jatetxeko bi lagunentzako afaria
Saritutako sarrera zenbakia: 88 [Saritua: Jasone Agirre Garitaonandia (Durango)]
4.- Realeko eta Athleticeko finalistek sinatutako kamiseta bana
Saritutako sarrera zenbakia: Athleticen elastikoa → 18 [Oraindik ez da sariduna agertu]
Saritutako sarrera zenbakia: Realaren elastikoa → 211 [Oraindik ez da sariduna agertu]
→ Wikipedia: Euskal Herria Txapela
Onditz Iturbek eta Aitor Ajuriak lineako txapelak jantzi dituzte
Kilometro bertikalaren lasterketan berriz, Ainara Uribarri eta Asier Larruzea nagusitu ziren
Borteyru anaiek bere lehenengo San Migel Xare Irekia lortu dute
San Migel eta Gazteak Xare Irekien finalak jokatu ziren larunbatean, Iruran
Raul Criado eta Charlotte Morgan gailendu dira XII. Flysch Traileko maratoian
Maratoi erdiko irabazleak, berriz, Geoffrey Ndungu eta Joyce Njeru izan dira