HERRI KIROLAK/AIZKORA
Zehaztu dira Urrezko Aizkolarien Kopako finalerdiak
Pasa den asteazkenean, abenduak 8, jokatu zen Aiako probalekuan Urrezko Aizkolarien Kopako hirugarren kanporaketa, eguerdiko 12:00etan hasita, honako aizkolariak aritu zirelarik lanean: Jokin Urretabizkaia “Basozabal”, Hodei Ezpeleta, Julen Gabirondo, Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a”, Oier Kañamares IV.a, Xuban Kañamares V.a, Iban Resano, Luis Txapartegi, Xabier Zaldua, Patxi Mindegia, Suharri Rodriguez eta Ibai Soroa.
Egin beharreko lana, lau kana erdiko enbor ahalik eta azkarren moztea, lehen sei sailkatuek finalerdietarako txartela eskuratzen zutelarik, azkenean emaitzak honakoak izan zirelarik:
- Julen Gabirondo 7´13´´ vs. Luis Txapartegi 8´14´´. Julen Gabirondo sailkatua
- Patxi Mindegia 8´38´´ vs. Xuban Kañamares 8´58´´. Sailkatua Patxi Mindegia
- Jokin Urretabizkaia Basozabal 7´57´´ vs. Iban Resano 9´07´´. Sailkatua Basozabal
- Hodei Ezpeleta 7´18´´ vs. Oier Kañamares 8´51´´. Sailkatua Hodei Ezpeleta
- Suharri Rodriguez 8´13´´ vs. Izeta VI.a 8´45´´. Sailkatua Suharri Rodriguez
- Xabier Zaldua 7´23´´ vs. Ibai Soroa 7´51´´. Sailkatua Xabier Zaldua
Gauzak horrela, finalerdietarako sailkatu dira Julen Gabirondo, Patxi Mindegia, Jokin Urretabizkaia, Hodei Ezpeleta, Suharri Rodríguez eta Xabier Zaldua.
Urrezko Aizkolarien Kopaz gain, Binakako Harrijasotze Txapelketa ere jokatu zuten, non Jokin Eizmendi-Gorka Etxeberria, Hodei Iruretagoiena-Beñat Telleria eta Iñigo Eizagirre Eiza-Mikel Lopetegi Urra bikoteak aritu ziren.
Eizmendik eta Etxeberriak 11.414 kilo altxatu zituzten, 98 jasoaldi burututa (16 laukizuzenari, 18 kopari, 28 kubikoari eta 36 bolari), Iruretagoienak eta Telleriak 12.152 kilo 107 jasoalditan (14 laukizuzenari, 27 kopari, 29 kubikoari eta 34 bolari) eta Eizak eta Urrak 12.702 kilo 109 jasoalditan (14 laukizuzenari, 29 kopari, 29 kubikoari eta 37 bolari).
Halaber, emakumezkoen aizkora ekitaldia ere egin zen Aian, bertan Laiene Pikabea eta Irati Astondoa aritu zirelarik.
Zortzinakako sokatira txapelketako jardunaldia bihar Dulantzin
600 kiloko gizonezkoak eta 500 kiloko emakumezkoak lehiatuko dira Euskal Herriko sokatira txapelketan
Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Idiazabalen
Beti-Gazte sokatira taldeak, 640 kilotan gizonezkoak eta 540 kilotan emakumezkoak, izan ziren txapeldunak Idiazabalen
Marka saiakera egingo du Izeta IV.ak otsailaren 8an Zarautzen
Izeta IV.ak 100 kiloko kopari eta 125ko kubikoari guztira 150 jasoaldi ematen saiatuko da eta Ostolaza 75 kiloko errektangularrarekin arituko da