MENDI LASTERKETAK
Zegama-Aizkorri mendi maratoia, ekainaren 6an
Zegama-Aizkorri lasterketaren 19. edizioa 2020ko maiatzaren 24rako zegoen aurreikusita, baina Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Gobernuaren eta osasun elkarteen aholkuak jarraituta, bertan behera uztea erabaki zuten antolatzaileek.
2020ko probaren baitan XIX.en Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, IX.en Zegama-Aizkorri Junior Trail eta VI.en Zegama-Aizkorri Kilometro Bertikala lehiatzekoak ziren, eta hirurak bertan behera geratu ziren, ordutik datorren urtera begira lanean jarri zirelarik antolakuntzako kideak.
Orain, Zegama-Aizkorri mendi maratoiko antolakuntzak sare sozialen bidez jakinarazi berri duenez, osasun egoerak uzten badu, 2021. urteko ekainaren 6an jokatuko da Zegama-Aizkorri mendi maratoia, 2020ko maratoian izena emandakoekin. Golden Trail Serie zirkuituko lehen proba izango da.
2021eko Golden Trail Series delakoak sei lasterketa izango ditu beraz datorren urtean (Zegama Aizkorri, Mont Blanc, Dolomyths, Sierre Zinal, Pikes Peak eta Ring of Steall), eta amaiera gisa azaroaren 6an final haundia jokatuko da Patagonian, bertan K42 Adventure Marathon lasterketa egingo delarik
XIX ZEGAMA AIZKORRI MENDI MARATOIA
Lasterketa erdi mailako mendietan izango da, Aratz eta Aizkorri mendilerroetan zehar, EAEko tontorrik garaienetatik igaroz Aratz – Aizkorri – Aketegi. Zegama herritik (296 m.) abiatu eta Otzaurte gainera (652m.) heltzen da eta mendate honetatik aurrera, ingurune zoragarri batean zehar bide eta xenda liluragarrietan barrena zuhaizti ederrak, pagadiak gehienak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak tartekatzen dira. Teknikoa eta zailtasun handikoa.
DATA: 2021eko ekainaren 6an.
IRTEERA ETA HELMUGA: Zegama [Gipuzkoa] – Irteera ordua 9:00
DISTANTZIA: 42,195 kilometro
GORA BEHERA METATUA: 5.472 metros
GEHIENEKO ALTUERA: 1.551 [Aketegi]
GUTXIENEKO ALTUERA: 296 [Zegama]
EREMU TEKNIKOA EHUNEKOTAN: 50% aprox.
GEHIENEKO DENBORA: 8 horas
TARTEKO HELMUGAK: Aizkorri (Km 22,58)
Lasterketaren azken edizioa
2019an Kilian Jornet eta Eli Anne Dvergsdal, jaun eta jabe izan ziren Zegama-Aizkorri lasterketan.
Sabadelleko mendi lasterketariak bere bederatzigarren garaipena lortu zuen lasterketa honetako gizonezkoen mailan, 3 h 52′ 48”-ko denborarekin. Bartlomiej Przedwojewski poloniarrak, bigarren, eta Thibaut Baronian frantziarrak, hirugarren, podiuma osatu zuten, eta Ander Iñarra izan zen lehen euskalduna, 10. sailkatuta.
Emakumezkoen mailan, Elie Anne Dvergsdal izan zen garaile. Suediarraren kasuan ere, aise irabazi egin zuen lasterketa, izan ere, +11′ 26” aldearekin lortu baitzuen garaipena. Oihana Kortazar bosgarren sailkatu zen, euskaldunen artean hoberena.
Oñatiko Duatloiak bere data mantentzen du
Froga apirilaren 24an ospatuko da, larunbata, arratsaldeko 16:00etan
Berako Mendi Maratoi Erdia, bertan behera
Hurrengo edizioa 2022ko apirilaren 10ean izango dela iragarri dute antolatzaileek
Getxoko Krosa jokatu zen igandean Faduran
Aitor Regillaga izan zen aurrena helmugaratzen gizonezkoen absolutoen mailan eta emakumezkoetan Maialen Muñoz nagusitu zen