EUSKAL PILOTA
Zabalik da Binakako Master txapelketarako izen emate epea
Argazkiak: emakumemastercup.eus
Urte berriari indarrez ekiteko asmoa du Master LABORAL KUTXA txapelketako antolakuntzak eta, pandemiak kontrakorik esaten ez duen bitartean, 2021eko txapelketak prestatzen hasia da.
Momentuz, Binakako txapelketarako izen emate epea zabaldu da eta, gauzak ondo, urtarrilaren amaieran ekingo zaio lehiaketari.
Beti bezala, izen ematea erabat irekia izango da, hau da, nahi duten emakume guztiek har dezakete parte eta azken urteetan ohitura den bezala, txapelketa bi mailatan jokatuko da: pilota mistoa eta pilota goxoa.
Pilota goxoarekin parte hartzea erabakitzen dutenek bakarka zein bikoteka egin dezakete izen ematea, pilota mistoarekin, ordea, banaka egin beharko dute eta, indarrak orekatze aldera, antolakuntzak osatuko ditu bikoteak.
Txapelketaren nondik norakoak parte hartzaile kopuruaren arabera moldatuko badira ere, momentuz erabakita dago txapelketaren final laurdenak martxoaren 7an jokatuko direla, final erdiak hilaren 21ean eta finalak apirilaren 4an, Irungo Uranzu pilotalekuan.
Iazko edizioan, Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketan ia ehun pilotarik, zehatz esanda 94k, –47 bikotek– hartu zuten parte urtarrilaren 18an Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasi zen Binakako txapelketan.
Erronka berriei atea zabalduta, 2020ko Binakakoa bi kategoriatan jokatu zen aurrenekoz: ohiko pilota goxoakoak jarraitzailerik gehien izan zituen (35 bikote izan ziren, 70 pilotari), eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote aritu ziren lehen ekitaldi honetan.
Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai izan ziren pilota mistoarekin jokatzea erabaki zuten pilotari esanguratsuenetarikoak. 24 pilotarik eman zuten izena modalidade honetan aritzeko, hoien artean Nora Mendizabal, Miren Larrarte, Naroa Agirre, Olatz Ruiz de Larramendi eta Amaia Aldai.
Dena den, lehiakide kopuru haundiena bildu zuen modalidadea pilota goxua izan zen, besteak beste, Leire Etxaniz, Patri Espinar, Iera Agirre, Maite Ruiz de Larramendi edo Maider Mendizabal.
Martxoaren 29an Irungo Urantzu pilotalekuan jokatutako finaletan, pilota goxoan Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik eta mistoan Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendik jantzi zituzten txapelak.
Erremontea abian jarriko da berriro ekainean
Dagoeneko entrenamenduak hasiak dira Galarretan eta Oriamendik lehiaketa antolatuko du
Udazkenera arte atzeratu da Euskal Herriko kluben arteko Nazionalaren azken fasea
Geratzen diren bi jardunaldiak, finalaurreko bat eta finala bera, iraila pasa arte ez dira jokatuko
Euskadiko Pilota Federazioak GRABNI txapelketa bertan behera utzi berri du
Antolakuntzak ez du posible ikusten txapelketaren datak berrosatzea bestelako txapelketekin topo egin gabe