LASTERKETAK
Zabaldu dute Sare Eguneko krosean izena emateko epea
Gerturatzen ari da 2022ko Sare Eguna, eta dagoeneko zabaldu dute egingo den kros herrikoian parte hartzeko izen-ematea
Maiatzaren 21ean, larunbata, izango da Sare Eguna, eta eguerdiko 12:00etan egingo dute krosa, iazko ibilbide berdina izango duena, bertan parte-hartu ahal izateko izena emateko aukera dagoeneko zabalik dagoelarik Kirolprobak webgunean, hamar euro ordainduta.
Bestela, honako lekuetan eman daiteke izena proban parte hartzeko: Orkatz Kultur Elkartean eta udal igerilekuan Azpeitian, eta Azkoitian, aldiz, elkargunean (maiatzaren 15a izango da saltoki eta tabernetan izena emateko azken eguna).
Izena aurrez emateko azken eguna maiatzaren 19a izango da baina egunean bertan ere izango da proban izena emateko aukera. Lasterketaren egunean plazan jarriko dute horretarako mahaia, 11:00etatik 11:30era bitartean, eta hamabi euro ordaindu beharko dute parte hartzaileek. Izena Internet bidez ematen duten herritarrek lasterketaren egunean jaso beharko dute dortsala, 11:00etatik 11:30era bitartean.
Plazan hasiko da Elkartasun Krosa, 12:00etan, eta korrikalariek hantxe bukatuko dute 5,6 kilometroko ibilbidea. Sarek adierazi duenez, lasterketa egiten duten herritar guztiek oparia jasoko dute, eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera ere izango dute. Gainera, otarre bat zozkatuko dute lasterkari guztien artean. Horrez gain, Izarraitz pilotalekuan dutxatzeko aukera ere eskainiko dute.
Aurtengoan ere, umeen KROS TXIKIA egingo da, 11:30tan plazatik abiatuta. Kros txikia doan izango da, ez dago aurrez izena eman beharrik eta parte hartzaileek ere izango dute opariren bat.
SARE V. KROS HERRIKOIA
Jakitekoak:
– Irteera eta amaiera plazan izango dira
-Internet bidez izena eman dutenek egunean bertan jasoko dituzte dortsalak (11:00-11:30)
-Lasterketa ostean guztientzat oparia eta hamaiketakoa egongo dira. Lasterkari guztien artean otarra bat zozketatuko da
-Izena emateko:
-Aurrez (10€). Orkatzen edo http://Kirolprobak.com (https://inscripcion.kirolprobak.com/inscripcion/sare-v-kros-herrikoia/)
-Egunean bertan (12€) 11:00-11:30
Oihana Kortazar eta Ibai Makazaga garaile Talai Mendi Trail lasterketan
Lasterketak 14 kilometro zituen eta guztira 228 korrikalarik parte hartu zuten
Eztizen Duque eta Aitor Zunzunegi nagusi Aiako Harria mendi lasterketan
Lehen edizio honetan guztira 164 korrikalarik amaitu zuten 15,6 kilometroko ibilbidea
Zuiako Duatloia irabazi dute Enara Oronoz eta Gonzalo Fuentesek
Probari ekiteko, 14 kilometro egin behar izan zituzten korrika, ondoren 64 kilometro bizikletan eta azkenik beste 7 kilometro korrika