FUTBOLA / XIV. EUSKAL HERRIA KOPA

[XIV.EHKopa] Aurtengo edizioaren finalen aurreko aurkezpena

2024/08/29

XIV. Euskal Herria Kopa 2024 edizioaren finalak

Gaur, abuztuak 29, Tolosan bildu gara, Berazubin, XIV. Euskal Herria Kopako finalak aurkezteko. Eta hemen daude parte hartu duten taldeetako ordezkariak. Realaren izenean Garbine Etxeberria kirol zuzendari, Athleticeko ordezakariak, Izaro Tores Alaves B-ren izenean, eta Saioa Barbosa Bizkarre ordezkatzen eta Andu Martinez de Rituerto, Tolosako alkatea eta, antolatzaileon izenean Kike Zurutuza.

Dakizuenez, gizonezkoetan, aurten VIII. Euskal Herria Txapela jokatu da Barakaldon, eta Athletic izan da garaile. Zorionak Athletic.

Emakumezkoetan aldiz XIV. Euskal Herria Kopa dugu aurten jokoan. Eta garapen izugarriarekin.

Iaz bi mailetan antolatu genuen urrats handi bat emanez aurrekotik.  Eta aurten 3 mailatan antolatu dugu beste jauzi bat eginez. Hartara, oraingoan, Euskal Herria Kopa A, B eta C mailetan jokatzen ari da.

Taldeen egutegiak ez badigu oraindik Kopa bakarra eta denona egitea ahalbideratzen ere, Hego Euskal Herriko maila goreneko 18 taldek hartu dute parte, eta guztira 33 partida jokatuko dituzte.  Emakumeak aitzindari ditugu gure liga propioa sortzeko helburuan ere.

XIV. Euskal Herria Kopa “C”

10 talde aritu dira C mailan, bi multzotan banatuta. Multzo batean : Athletic C, Añorga, Bilbao Artizarra, Arratia eta Bizkerre B. Eta bestean: Oiartzun, Alaves B, Mulier, Oberena eta Berriozar.

Ligaxka bat jokatu dute euren artean eta 31n bi multzokoen arteko partidak izango dira sailkapen osoa ateratzeko.

C mailako finala

Lortu dituzten puntuen baitan, hementxe bertan ordezkariak ditugun Athletic C eta Alaves B, Ellakuri zelaian, Laudion, abuztuaren 31n, eguerdiko 12:00etan jokatuko dute C mailako Kopa jokoan.

Eta Virgilia Fernandez, hainbeste urteetan emakumeen taldeen entrenatzaile aritutakoari esker onez, ohorezko sakea egingo du. Bera izango da irabazleari txapela jarriko diona.

XIV. Euskal Herria Kopa “B”

Finalerdietan, Laudion, Athletic B eta Bizkerre  aritu dira; eta, Elizondon, Real Sociedad B eta Osasuna B.

Bizkerre eta Real Sociedad B atera dira garaile, eta euren artean jokatuko dute finala B mailako Kopa nork eskuratu. Fanderian izango da, Errenterian, datorren igandean, irailak 1, eguerdiko 12:00etan.

Osasuna B-k eta Athletic C-k, 3.eta 4. postuko partida jokatuko dute, Altsasun, Dantzaleku futbol zelaian, abuztuaren 31n, 18:30etan.

XIV. Euskal Herria Kopa nagusia: A maila.

Hementxe bertan, Tolosan, Berazubi zelai honetan izango duzue finala. Real Sociedad  eta Athletic Club arituko dira aurtengo Kopa eskuratzeko lehian, datorren igandean, irailak 1, arratsaldeko 16:00etan.

Partida ETB1ek emango du zuzenean, eta betiko lez, 45 minutatako bi zati izango ditu. Berdinketa izanez gero ez da luzapenik izango, zuzenean penaltietara joko da. Guztira 6 jokalari eta atezaina aldatzeko aukera izango da. Beti ere, gehienez, 3 geldiunetan.

Jon Esturo saria

Jon Esturo saria emango zaio finaleko partidako jokalari onenari. Izan ere, Euskal Herria Koparen sortzaile Jon Esturo izena daraman saria emango zaio finaleko jokalaririk onenari hurrengo edizio guztietan. Aurtengoan haren seme Joanesek emango dio sari ikurra irabazleari.

Finaleko sarrerak

Sarrerak 10€ kostatuko du. 16 urte artekoak doan izango dute. Dagoeneko sarrerak salgai daude ehkirola.eus gure webgunean.

Zozketak

Sarrerak zozketa ugaritan parte hartzeko aukera emango du. Besteak beste, Julian jatetxeko eta Nikolas jatetxeko bina lagunentzako afariak, eta baita Realeko eta Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bana ere.

Bukatzeko, behar besteko esker on eman ezin badugu ere, ezin ditugu aipatu gabe utzi,  Eusko Jaurlaritza, bere laguntzarik gabe ezinezkoa izango baitzen kopa hau antolatzea, eta finalak jokatuko diren Laudio, Errenteria, eta Tolosa udaletxeak. Eta, jakina, esan beharrik ez dago, gure eskerrik beroena modu batean ala bestean parte hartu duten talde, klub eta pertsona guztiei.

Eskerrik asko!

Euskal Herria Kirola
Tolosa, 2024ko abuztuaren 29an

XIV. Euskal Herria Kopa ‘A’

‘A’ maila. Egutegia

'A' MAILA TALDEAEMAITZATALDEA KRONIKA
LEHEN KANPORAKETA
2024.08.17
18:00
BASARTE
(Amurrio)
Alaves
0-2
Osasunaehkirola.eus
FINALERDIAK

2024.08.10
12:00
ASTI
(Zarautz)
Reala 3-1 Eibarehkirola.eus
2024.08.28
18:30
J.GASTAMINTZA
(Dulantzi)
Athletic 3-1 Osasunaehkirola.eus
FINALA
2024.09.01
16:00
BERAZUBI
(Tolosa)
Reala 0-0
(3-2 p.)
Athletic ehkirola.eus
3/4 POSTUAK
2024.08.31
18:30
Mendigorria
Eibar 3-0 Osasuna ehkirola.eus

‘B’ maila. Egutegia

'B' MAILA TALDEAEMAITZATALDEA KRONIKA
FINALERDIAK
2024.08.24
12:00
GILTXAURDI
(Elizondo)
Reala B 2-0 Osasuna Behkirola.eus
2024.08.24
17:00
ELLAKURI
(Laudio)
Athletic B 1 -3 Bizkerreehkirola.eus
'B' FINALA
2024.09.01
12:00
FANDERIA
(Errenteria)
Reala B 4-0 Bizkerrre ehkirola.eus
3/4 POSTUAK
2024.08.31
18:30
DANTZALEKU
(Altsasu)
Osasuna B 0-2 Athletic B ehkirola.eus

‘C’ maila. Egutegia

'C' MAILA TALDEAEMAITZATALDEA KRONIKA
1. MULTZOA
2024.08.14
17:30
HARANE
(Usurbil)
Añorga
0-2
Athletic Cehkirola.eus
2024.08.14
17:00
BOLUA 3 FADURA
(Getxo)
Bizkerre B
1-1
Bilbao Artizarrak
ehkirola.eus
2024.08.17
18:00
BOLUA 3 FADURA (Getxo)
Bizkerre B
1-2
Athletic Cehkirola.eus
2024.08.18
17:30
URBIETA
(Igorre)
Arratia
2-3
Añorgaehkirola.eus
2024.08.21
18:30
LEZAMA
(Lezama)
Athletic C
2-0
Bilbao Artizarrakehkirola.eus
2024.08.21
19:30
URBIETA
(Igorre)
Arratia
1-0
Bizkerre Behkirola.eus
2024.08.24
18:15
IMD SAN INAZIO
(San Ignazio)
Bilbao Artizarrak
1-1
Añorgaehkirola.eus
2024.08.24
12:00
URBIETA
(Igorre)
Arratia
1-2
Athletic Cehkirola.eus
2024.08.28
19:30
BOLUA 3 FADURA (Getxo)
Bizkerre B
1-2
Añorgaehkirola.eus
2024.08.28
20:00
URBIETA
(Igorre)
Arratia
1-0
Bilbao Artizarrakehkirola.eus
SAILKAPENA
PUNT.
IRAB.
BERD.
GALD.
Athletic C
12
4
0
0
Añorga
7
2
1
1
Arratia
6
2
0
2
Bilbao Artizarrak
2
0
2
2
Bizkerre B
1
0
1
3
2. MULTZOA
2024.08.10
12:00
KARLA LEKUONA
(Oiartzun)
Oiartzun 0-0 Alaves Behkirola.eus
2024.08.14
19:30
SALESIANOS
(Iruñea)
Mulier 2-2 Oberenaehkirola.eus
2024.08.17
12:15
UDAL ZELAIA
(Berriozar)
Berriozar 0-0 Oiartzunehkirola.eus
2024.08.17
18:00
LAS CRUCES
(Kanpezu)
Alaves B 3-1 Mulierehkirola.eus
2024.08.21
18:30
ARAIA
Alaves B 1-0 Oberenaehkirola.eus
2024.08.24
12:15
UDAL ZELAIA
(Berriozar)
Berriozar 1-3 Alaves Behkirola.eus
2024.08.25
18:00
LA BALSA
(Larraga)
Mulier 3-1 Oiartzunehkirola.eus
2024.08.28
12:00
UDAL ZELAIA
(Berriozar)
Berriozar 5-1 Mulierehkirola.eus
2024.08.28
19:00
ARAIA
Oiartzun 2-2 Oberenaehkirola.eus
2024.08.xx
UDAL ZELAIA
(Berriozar)
Berriozar bertan behera Oberenaehkirola.eus
SAILKAPENA
PUNT.
IRAB.
BERD.
GALD.
Alaves B
10
3
1
0
Mulier
4
1
1
2
Oiartzun
3
0
3
1
Oberena
2
0
2
1
[Berriozar]
4
1
1
1
'C' MAILA ◖ finalak ◗
FINALA
2024.08.31
12:00
ELLAKURI
(Laudio)
Athletic C 1-2 Alaves B ehkirola.eus
3/4 POSTUAK
2024.09.01
18:00
ZUBIPE
(Hernani)
Añorga 3-1 Mulier ehkirola.eus
5/6 POSTUAK
2024.08.31
16:00
URBIETA
(Igorre)
Arratia 1-1
( p. 5-6)
Oiartzun ehkirola.eus
7 POSTUA
2024.08.31
18:30
IMD SAN INAZIO
(San Ignazio)
Bilbao Artizarrak [Oberena] ehkirola.eus
8 POSTUA
[...]
Bizkerre B [ Berriozar ∅ ] ehkirola.eus

ehkirola.eus: XIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XIII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XII. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: XI. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: X. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: IX. Euskal Herria Kopa

ehkirola.eus: VIII. Euskal Herria Kopa

Wikipedia: Euskal Herria Kopa

 

Euskal Herria Kopa • Garaipenak •

.

Athletic Club : 9 kopa : 2011, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021, 2023.

Real Sociedad : 4 kopa : 2012, 2019, 2020, 2022.

Mastodon

Loading Mastodon feed...