EUSKAL PILOTA/XAREA
Xare Irekien finalerdiak erabakita geratu dira
Hilaren hasieran abiatu ziren Xare txapelketak Iruran, zehazki irailaren 2an I. Gazteak Xare Irekia eta irailaren 3an berriz III. San Migel Xare Irekia.
I. Gazteak Xare Irekian, Ametsa Pilota Elkarteko 4 bikote eta Urruñako eta Hazparneko bikote bana izan dira lehiakide. Bi multzotan banatuta, ligaxka jokatu dute, irailaren 2an, 11n eta 17an.
Ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan, Urruñako Halsouet-Vila bikoak 40-28 irabazi zion Ametsako Lopetegi II-Isasa bikoari eta emaitza honekin, Lopetegi-Isasa bikoa txapelketatik kanpo geratu da. Halsouet- Vila bikotea berriz, multzoko lehenak sailkatu dira.
Bigarren partidan, Ametsako Maiza-Iturbe bikoak 40-31 irabazi zion Hazparneko Francesena-Bonetbelche bikoari. Ondorioz, Oier Maiza eta Oier Iturbe multzoko lehenak geratu dira; Mikel Francesena eta Tomas Bonetbelche, berriz, txapelketatik at daude.
Multzo bakoitzeko bi lehenak sailkatu dira beraz finalerdietarako. Hauek irailaren 25ean jokatuko dira, eta finala urriaren 2an.
III. San Migel Xare Irekia/Irurako Udala Sari Nagusiari dagokionez, Iparraldeko hamar xarelari eta bi irurar aritu dira, sei bikote osatuz. Sei bikoteak, bi multzotan banatuta, irailaren 3an, 12an eta 18an ligaxkako partidak jokatu dituzte.
Ligaxkako azken jardunaldiko lehen partidan, De Paredes-Funosasek eta Apeztegia-Moncadak jokatu zuten. Azkenean, De Paredes-Funosas bikoak eskuratu zuen garaipena (40-25) eta bidenabar sailkapena lortu zuten. Apeztegia-Moncada bikoa, berriz, txapelketatik kanpo geratu da.
Bigarren partidan, lehen multzoko lehen eta bigarren postuak erabakitzeko Lopetegi-Petrisans eta Larronde-Etxebest bikoek jokatu zuten. 40-32 irabazi zuen partida Larronde-Etxebest bikoak eta ondorioz, Larronde-Etxebest, multzo honetako lehenak izan dira eta Lopetegi-Petrisans bigarrenak. Kasu honetan ere, multzo bakoitzeko bi lehenak sailkatu dira finalerdietarako. Hauek, irailaren 24an jokatuko dira. Eta finala, urriaren 2an, jokatuko dute irabazleek.
Zesta punta denboraldia uztailaren 16an hasiko da Donibane Lohizunen
Egungo puntistarik onenak izango dira abuztuaren 27ra arte luzatuko den denboraldiko txapelketa ezberdinetan
Galarreta pilotalekuak 50 urte bete ditu
1970. urteko ekainaren 13an inauguratu zen Hernaniko Galarreta frontoia eta ordutik erremontearen oinarria izan da
Pilota profesionala ekainaren 24an itzuliko da Eibarko Astelenan
Baiko Pilota eta Aspe enpresetako bikote mistoek neurtuko dituzte indarrak, 17:00etatik aurrera