XAKEA
Xakeko Euskal Selekzio gazteak Europako Nazioarteko Txapelketan parte hartuko du Korsikan
Lehen egunean jokatuko dituzte kanporaketak, eta gauzak ongi joaten bazaizkie, finala ondoko egunean. Kanporatuak izanez gero, Korsikako beste 3.000 gazterekin jaialdi batean parte hartzeko aukera izango dute norbanako bezala. Xake lurra da Korsika. 310.000 biztanle ditu, eta horietako 5.600 federatuak daude. Lega di Corsa i Scacchik, Frantses Federazioak, Korsikako Lurralde Elkargoak eta Bastiako Udalak antolatu dute txapelketa, eta Euskal Selekzioak parte hartzeko aukera izango du aurten Euskal Herria Kirolari esker.
Euskal Selekzio gaztearen ezaugarriak:
20 urte azpikoetan: Paul Velten, Baiona, 18 urte, 2012ko Frantziako txapelduna gazte mailan. Nazioarteko ELOa=2372. Côte Basque Echecs eta Gros Xake Taldeko jokalaria.
18 urte azpikoetan: Juan Ruiz Abad, Arrasate, 17 urte, Euskal Herriko txapelduna gazte mailan. Nazioarteko ELOa=2042. Arrrasate Xake Elkarteko jokalaria.
16 urte azpikoetan: Javier Marchena, Gasteiz, 15 urte, 2012ko Euskal Herriko txapelduna kadeteetan. Nazioarteko ELOa=2085. Sestaoko jokalaria.
14 urte azpikoetan: Ramon Elduayen, Donostia, 14 urte, 2012ko Gipuzkoako txapelduna haur mailan. Nazioarteko ELOa=1672. Gros Xake Taldeko jokalaria.
12 urte azpikoetan: Jose Luis Muñoz, Donostia, 12 urte. Gros Xake Taldeko jokalaria.
10 urte azpikoetan: Ivan Iturralde, Donostia, 8 urte, Nafarroako azpitxapelduna benjaminetan. Iruñeko Orvina eta Gros Xake Taldeko jokalaria.