IGERIKETA
Xabier Labakak eta Naia Sarasolak irabazi dute VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia
Pasa den larunbatean, irailak 18, VII. Flysch Beltza itsas zeharkaldia lehiatu zen, eguerdiko 12:30etatik aurrera. Ordu horretan Mutrikuko portutik abiatu ziren igerilariak eta Debako hondartzan amaitu zuten proba, 3.000 bat metroko itsas zeharkaldi honetan 220 igerilarik parte hartu zutelarik.
Emakumezkoetan zein gizonezkoetan launa kategoria zeuden: absolutu, master, master + eta beterano.
Gizonezkoen maila nagusian, lehia estua egon zen eta horren islada da lehen hiru sailkatuak minutu erdiren barruan sartu zirela. Xabier Labaka Aldekoa bergararra izan zen azkarrena zeharkaldia 35 minutu eta 7 segundotan osatuta, bigarren postuan Jon Ulazia zestoarra (35.33) geratu zen eta hirugarrenean Ander Vilariño donostiarra (35.35).
Emakumezkoetan, berriz, Naia Sarasola Gaztañaga ordiziarra hasi eta buka erabat nagusitu zen (sailkapen orokorrean ere hamargarren amaitu du) eta 37 minutu eta 42 segundotan helmugaratu zen, atzetik sailkatutakoei alde nabarmena aterata. Podiuma Miren Galdos eibartarrak (42.33) eta Joane Arzalluzek (44.01) osatu zuten.
Gizonezkoak:
- LABAKA ALDEKOA XABIER 00:35:07 BERGARA
2 ULAZIA ARAMENDI JON 00:35:33 ZESTOA
3 VILARIÑO FACAL ANDER 00:35:35 DONOSTIA
4 ZUBELDIA RAFAEL 00:35:37 AZPEITIA
5 IRIONDO ANAKABE MIKEL 00:35:49 ONDARROA
6 LARRAZA MAIZA ADUR 00:35:56 ORDIZIA
7 BASTERRICA RODRIGUEZ MIKEL 00:36:06 EIBAR
8 ZUBELDIA OTEIZA MATTIN 00:36:17 TOLOSA
9 RUZAFA CUETO RUBEN 00:37:39 AIZARNAZABAL
10 MATEOS MATEOS IOSEBA 00:37:47 IBARRA
Emakumezkoak:
- SARASOLA GAZTAÑAGA NAIA 00:37:42 ORDIZIA
2 GALDOS VICANDI MIREN 00:42:33 EIBAR
3 ARZALLUZ GARZON JOANE 00:44:01 LASARTE-ORIA
4 URAIN ALBERDI IHINTZA 00:45:02 AZKOITIA
5 GOÑI JAUREGUI IZARO 00:46:11 LEABURU
6 CABRERA NUÑEZ MIRIAM 00:46:20 EIBAR
7 ITURBE SANCHEZ ANE 00:47:15 GETXO
8 GOÑI GARCIA ARANTZAZU 00:47:30 SARRIGUREN
9 BARRUETABEÑA MORENO MAITE 00:48:16 EIBAR
10 OYARZABAL UGARTE ELENE 00:48:16 EIBAR
EMAITZAK: Hemen ikus daiteke sailkapen osoa.
Ainhoa Etxabe da Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko presidente berria
Zuzendaritza aldaketa izan da eta aurrenekoz, emakumezko batek hartu du presidente kargua
Euskal Selekzioa 2-1 Costa Rica
Ofizialtasunaren aldarria izan da partidaren ardatz nagusia. Bide horretan UEFAn eta FIFAn sartzeko eskabidea egiteko ordua da orain
Promozioko Buruz Buruko finalaurdenak jokatu dira asteburuan
Salaberria vs Arteaga II.a eta Elordi vs Egiguren V.a izango dira txapelketako finalerdiak