EUSKAL PILOTA
Xabier Azpirozek irabazi zuen Eguberrietako erremonte txapelketa
Lekunberriko Xabier Azpirozek ezustea eman zuen pasa den igandean Lodosan eta Eguberrietako XV. buruz buruko erremonte txapelketako hiruko finalean nagusitu zitzaion Xanti Uterga doneztebarrari eta Ion Etxeberria azpeitiarrari.
Aurretik, Ion Etxeberriak bere hiruko kanporaketa gainditua zuen Otanori (20-18) eta Zeberio II.ari (20-14) irabazita. Utergak Aoizen jokatutako kanporaketa triangularrean nagusitu zen Barricart eta Garces mendean hartuta (20-6 eta 20-10), eta Azpirozek Huarten lehiatu zuen kanporaketa, non Ezkurra.a eta Aldabe garaitu zituen (20-19 eta 20-8).
Hartara, hiru pilotari hauek jokatu zuten Eguberrietako XV. buruz buruko erremonte txapelketako finala, eta bertan Lekunberriko atzelariak jantzi zuen txapela, erasoan zein defentsan erakutsitako maila bikainari esker.
Finaleko aurreneko partiduan, Utergak aise irabazi zion Ioni, 20-12. Hurrengo lehia Ion eta Azpirozen artekoa izan zen, non azken hau nagusitu zen 20-16 partidu borrokatu batean. Ion 13-16 aurretik zela, Azpirozek susperraldia izan zuen eta zazpi tanto erreskadan eginda lortu zuen garaipena.
Txapela nork jantziko zuen beraz, azkeneko norgehiagokan erabaki zen, non Azpirozek eta Utergak neurtu zituzten indarrak. Azpirozek hasieratik ireki zuen zulo nabarmena (11-3) baina jarraian sekulako buelta eman zion markagailuari Utergak (13-14). Lehiaren azken txanpan doneztebeko aurrelariak hutsegite gehiegi izan zituen eta horrenbestez Azpirozek eraman zuen txapela etxera.
Pilota jaialdiari hasiera emateko, final haundiaren aurretik binakako partida jokatu zen, non eta Zeberio II.ak eta Otanok 35-30 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a eta Saldiasi.
Txapelketako emaitzak:
Abenduaren 19an Aoizen jokatutako finalerdia:
UTERGA sailkatua
Garces, 20; Barricart, 9: 0-1; 1-1; 1-2; 9-2; 9-7; 17-7; 17-9; 20-9.
Uterga 20; Barricart, 6: 0-1; 3-1; 3-2; 6-2; 6-3; 13-3; 13-5; 16-5; 16-6; 20-6.
Uterga 20, Garces 10: 2-0; 2-1; 5-1; 5-2; 6-2; 6-5; 8-5; 8-7; 10-7; 10-8; 18-8; 18-10; 20-10.
Abenduaren 20an Huarten jokatutako finalerdia:
AZPIROZ sailkatua
Azpiroz, 20; Aldabe, 8: 3-0; 3-5; 5-5; 5-10; 6-10; 6-18; 7-18; 7-19; 8-19; 8-20.
Aldabe, 20; Ezkurra II, 19: 1-0; 1-1; 3-1; 3-2; 7-2; 7-3; 7-8; 9-8; 9-9; 13-9; 13-14; 17-14; 17-18; 18-18; 18-19; 20-19.
Azpiroz, 20; Ezkurra II, 19: 5-0; 5-1; 7-1; 7-2; 11-2; 11-4; 12-4; 12-6; 12-9; 13-9; 13-10; 14-10; 14-11; 15-11; 15-13; 16-13; 16-14; 17-14; 17-15; 18-15; 18-19; 20-19.
Abenduaren 26an Altsasun jokatutako finalerdia:
ION ETXEBERRIA sailkatua
Ion, 20; Otano, 18: 0-4; 1-4; 1-5; 7-5; 7-7; 8-7; 8-8; 9-8; 9-9; 10-9; 10-10; 11-10; 11-11; 12-11; 12-12; 13-12; 13-13; 14-13; 14-14; 18-14; 18-17; 19-17; 19-18; y 20-18.
Zeberio II, 20; Otano 19: 2-0; 2-2; 3-2; 3-5; 6-5; 6-9; 8-9; 8-11; 10-11; 10-17; 15-17; 15-19; 20-19.
Zeberio II, 14; Ion, 20: 3-0; 3-1; 4-1; 4-2; 5-2; 5-8; 6-8; 6-9; 7-9; 7-10; 11-10; 11-13; 12-13; 12-15; 13-15; 13-18; 14-18; y 14-20.
Abenduaren 27an jokatutako finala:
AZPIROZ TXAPELDUN
Uterga, 20; Ion, 12: 0-2; 1-2; 1-6; 5-6; 5-7; 11-7; 11-8; 19-8; 19-12; y 20-12.
Azpiroz, 20; Ion, 16: 0-1; 1-1; 1-2; 3-2; 3-4; 4-4; 4-8; 7-8; 7-13; 12-13; 12-15; 13-15; 13-16; 20-16.
Azpiroz, 20; Uterga, 16: 3-0; 3-1; 7-1; 7-2; 10-2; 10-3; 11-3; 11-4; 13-4; 13-14; 17-14; 17-15; 19-15; 19-16; 20-16.
Donostiako Grand Slam zesta-punta txapelketa asteartean hasi zen
Zuloaga eta Zabalak Antxon-Aldazabal bikoteari irabazi zioten eta Arbe eta Urtasunek garaipena eskuratu zuten Aaron eta Izaguirreren aurka
Abian da Donostia Grand Slam zesta punta txapelketa
Astearte honetan, azaroak 24 hasiko da eta abenduaren 4an amaiera emango zaio lehiaketari, final haundia jokatuta
Urriza-Labakak eta Segurola-Barrenetxeak lortu dituzte lehenengo lau puntuak Binakakoan
Erraz irabazi zuten bi bikote gorriek, 40-26 eta 40-30 Juanenea-Larrañaga eta Etxarri-Endika bikoteen aurka, hurrenez hurren