EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Malerrekako Erronka txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da
Axkin eta Xaruta taldeak izan ziren aurrez aurre eta azken hauek eskuratu zituzten jokoan zeuden bi puntuak
Jokin Tolosa eta Leire Elola nagusi Loatzoko Igoeran
Azken bi urteetan bertan behera geratu ostean, pasa den igandean lehiatu zen probaren XXVIII. edizioa
Urrezko Banakako Aizkolarien lehen kanporaketa lehiatu da
Emakumezkoen Aizkolari Txapelketa eta harri-jasotzaileen saioak ere izan ziren Leaburun