EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Euskal Herriko Surf Txiki Txapelketa jokatu da Zarautzen
Lau kategorietan lehiatu da, emakumezkoetan zein gizonezkoetan: U18, U16, U14 eta U12
Gasteiz, pilotaz blai asteburuan, GRABNI txapelketako finalekin
Guztira 55 final jokatuko dira ostiral, larunbat eta igande bitartean: Ezker Horman 38 eta Trinketean 17
Oialume Zar eta Larre Gain sagardotegiek lortu dituzte lehenengo lau puntuak
Emaitzak: Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a 30 Ansa II.a-Juanenea 29 eta Urriza-Zubiri 30 Segurola-Azpiroz 17