EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean

Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Twitter
VIII. EH Koparen finala, Amorebietan jokatuko da, irailaren 1ean
VIII. Euskal Herria Koparen finala Amorebietan joaktuko da, Urritxe futbol zelaian, irailaren 1ean, larunbata, 16:00tik hasita. Sarrerak 7 €, salbu Amorebieta Klubeko bazkideak eta 14 urtetik beherakoak.
Eibar – Real Sociedad, abuztuaren 31n, III. EHTxapelari hasiera emateko
Eibar – Real Sociedad partidak hasiera emango dio III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioari. Abuztuaren 31n jokatuko da, ostiralarekin, Ipuruan, gaueko 22:00etan.
Irailaren 1ean jokatuko da VIII. Euskal Herria Koparen finala
VIII.Euskal Herria Koparen finala irailaren 1ean, larubatean, jokatuko da. Azken kontuak zehazteke, datorren astean aurkeztuko dira partidaren lekua, ordua eta gainerako xehetasunak ere. Finala Athletic eta Realaren artean jokatuko da.