EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Oiartzun 0 – 3 Añorga
Emaitza honekin Añorgak jokatuko du 1.multzoko 2.kanporaketa Eibarren aurka. Partida hau Usurbilen jokatuko da, maiatzaren 7an, arratsaldeko 18:00etan
Bizkerre – San Ignacio, maiatzaren 5ean
3. multzoko kanporaketa izango da Bizkerre-San Ignacio partida hau. Irabazlea zuzenean pasako da 2. fasera, final-laurdenak jokatzera, alegia
Alaves – Reala, maiatzaren 4an
III. Euskal Herria Txapelaren 2018/19 edizioaren azken jardunaldia. Maiatzaren 4an jokatuko da, larunbatarekin, 18:30etan