EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
#EBRC 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron
Euskal Errugbi Ligako [EBRC] A Multzoko 1. jardunaldia: Hernani 19 – 33 Aviron. Hilaren 24an jokatuko da B Multzoko 1. jardunaldia: Ordizia-Anglet eta Bera Bera-Biarritz
Osasuna – Eibar, abuztuaren 24an
Osasuna-Eibar partidarekin hasiera emango zaio IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioari. Osasunaren igoerarekin aurten bost talde lehiatuko dira titulua eskuratzeko
III. Euskal Herria Txapelaren finala: Reala 1-2 Eibar
Eibarrek eskuratu du III. Euskal Herria Txapela 2018/2019 edizioko titulua Berazubin jokatuako finalean Realari 1-2 garaituta