EUSKAL SELEKZIOA/WATERPOLO
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioa Mexiko bidean
Waterpoloko emakumezkoen Euskal Selekzioak torneo bat jokatuko du Mexikon asteazkenetik igandera bitartean, bertako A eta B selekzioen aurka. Oraindik zehaztu gabe dagoen beste talde baten kontra ere lehiatuko da.
Lehiaketa hau Euskal Herriko emakumezkoen waterpoloko selekzioarentzat itzulera modukoa da, bi urtez jokatu gabe egon ostean. Azken partida 2017ko martxoan jokatu zuen Portugalen, eta irabazi gainera. «Waterpoloa bultzatzeko modu bat izango da, Euskadiko Waterpolo Federazioak Nafarroakoarekin duen erlazio ona baliatuz», nabarmendu dute Euskadiko Federaziokoek.
Hautatzaileak Jon Lopez eta Imanol Maiza dira, eta deialdia jokalari hauek osatzen dute: Ane Jaime, Marta Jaime, Uxue Hernandez, Ane Garcia, Leire Fernandez (Leioa); Aida Bartolome (Dos Hermanas); Patricia Hoyos, Yari Etxabe, Ane Cuervo, Joane Mujika (CW 98’02); Naia Duran (Mediterrani); Maialen Ona (Cuatro Caminos); eta Sara Perez (Zaragoza).
Ander Iñarra bigarren Skyrace Munduko Kopako Pirin Ultra lasterketan
Euskal Selekzioko Ander Iñarra lezoarra bigarrena. Eta, garailea, Aviron B.O.M. Taldeako Beñat Marmisolle baionarra
Athletic 2-0 Alaves
Bigarren partida irabazita Athletic buruan finkatu da IV. Euskal Herria Txapelako sailkapenean. Hurrengo partida, Reala-Alaves ostegunean jokatuko da, irailak 26, gaueko 21:00etan
[BIDEOA] EBRC ~ Euskal Errugbi Liga. Finalaren laburpena
Euro Basque Rugby Challenge ~ Euskal Errugbi Ligako finaleko bideo laburpena. Ordizian jokatu zen, 2019ko irailaren 7an. Txapelduna: Baionako Aviron!